dantzan.eus buletina
2022-09-16

Albisteak

50. urtez Euskal Herriko tokian tokiko dantzek hartuko dute Basauri

Dantzan 2022/09/16

Tokian tokiko dantza tradizionalak berreskuratzen e ta mantentzen ahalegintzen diren dantza tal deak sustatzea eta zaintzea helburu duen Basauriko Dantza Agerketak mende erdia bete du. Aurtengo ekitaldi nagusia irailaren 17an izango da eta E uskal Herriko zazpi probintziak ordezkatuko dituzt...

Gehiago irakurri →

Dantzan Bilaka 2023rako parte-hartzaileak hautatzeko deialdia zabalik da

adde dantza 2022/09/15

Datorren urtean garatuko den Dantzan Bilaka programan parte hartu nahi dutenek p roposamenak aurkez ditzakete abuztuaren 30etik irailaren 30era. Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren esparruan ardura eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzendutako programa da. 2023ko edizioa Biz...

Gehiago irakurri →

Oñati, Deba eta Donostia: Martin Zalakainen azken geltokiak

Argia Dantzari Taldea 2022/09/15

Euskal Herrian barrena bost urteko bidaia borobiltzera doa Martin Zalakain datozen asteetan. Oñati (irailak 17), Deba (urriak 1) eta Donostia (urriak 23) izango ditu azken geltokiak. Bost urte bideetan, pandemiaren urte-terdiko etena tartean, hogeitapiku emanaldi, milaka ikusle eta emozio. Dantzar...

Gehiago irakurri →

Sokari tiraka dantzaurreak berriz Zestoako plazan

Amaiur Aristi Arregi 2022/09/14

Itxaropena dantza taldeak suziria piztu eta lehertu da festa Zestoako plazan. Udaletxeko balkoia dantzariz bete dugu eta herritarrei dantzarako gonbita luzatu diegu; nola ulertu festak dantzarik gabe? Aurtengo festak bereziak izan dira dantzariontzat. Txupinazoa botatzeko ohorea izateaz gain g...

Gehiago irakurri →

Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia

Dantzan 2022/09/13

Dantza garaikidearen egungo joerak erakutsiko ditu Bilboko Dantzaldia jaialdiak irailaren 22tik abenduaren 1era. Tokiko zein nazioarteko konpainien emanaldiak izango dira antolatu dituzten dozena bat hitzordutan. Bilboko hainbat espaziotan banatu dituzte programako ikuskizunak eta aurten Arte Ederr...

Gehiago irakurri →

Albert Erkiaga zendu da, Boiseko Oinkari dantza taldearen sortzaileetakoa

Dantzan 2022/09/12

Idahoko eta Ameriketako Estatu Batuetako euskal dantzaren eta kulturaren sustatzaile handienetako bat izan da Albert Erkiaga (Boise, 1935-2022) euskal-amerikarra. Oinkari dantza taldea sortu zuten dantzarietako bat, taldeko lehen zuzendaria eta Boiseko Jaialdiren bultzatzaile eta antolatzaileetakoa...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Oikia: San Bartolome 2022 Zahagi-dantza

Dantzan 2022/09/12

Baserriz baserri oilasko biltzen eta zahagi-dantzan aritu dira Oikian. San Bartolome jaietako larunbatean atera dira zahagi-dantzariak kalera. Trikitilariekin aritu dira ibilbidean zehar eta txistulariaren doinuan dantzatu dira geldialdietan. Txotxongiloaren doinuan hasten da kapitaina dantzan eta ...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Otsagabia 2022 Muskildako Ama Birjinaren dantzak

Dantzan 2022/09/15

Otsagabiko dantzariek Muskildako Ama Birjinaren omenezko dantzak kaleratu dituzte bi urteko etenaren ondoren. Herriko jaiak asteburura mugitu badituzte ere, dantzak Ama Birjinaren egunean eta bezperan eman dituzte, irailaren 7an eta 8an. Bi egunetan zortzi dantzariko taldea eta Bobo gidari zirikatzailea atera dira kalera eta ohi moduan makila-dantzak, zapi-dantza eta jota eskaini dituzte. Argazkiak: Maite Irizar. Muskildako Ama Birjinaren dantzak, Otsagabia, 2022-09-07,08.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com