dantzan.eus buletina
2023-07-21

Albisteak

"Behar-beharrezkotzat jotzen dut euskal dantza eskolan irakastea"

Oier Araolaza 2023/07/21

Hezkuntza aztergai duen Hik Hasi aldizkarirako elkarrizketatu nau Ainara Gorostitzuk. Dantza, euskal dantza eta hezkuntzaz aritu ginen eta euskal dantza euskal herritar guztiok ezagutu beharko genukeen gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen dudan esaldia ekarri du Gorostitzuk titularrera: "Euskal...

Gehiago irakurri →

Txaro Garate hil da, Deban dantza erein zuen emakumea

Dantzan 2023/07/19

Debako San Roke dantza eta jorrai-dantza hainbat belaunaldiri irakatsi, Gure-Kai dantza taldearen irakasle eta Umeen Egunaren antolatzaile eta bultzatzailea izan da Txaro Garate Urain (Deba 1941-2023). 81 urterekin zendu da Karmen egunean Txaro Garate, herriko festa eta dantzen transmisioari lotuta...

Gehiago irakurri →

Hasi da Portugaleteko Folklore Jaialdia

Dantzan 2023/07/18

Kolonbia, Indonesia, Errumania, Mexiko, Uganda eta Euskal Herriko dantza taldeak izango dira aurtengo Portugaleteko Folklore Jaialdian . Elai Alai taldean antolatzen duen jaialdiaren inaugurazioa uztailaren 17an izan da Portugaleten eta 18tik 20ra eskainiko dituzte emanaldiak talde gonbidatuek Por...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Añorga: Oilasko-biltzea 2023

Dantzan 2023/07/20

Dagoeneko oilaskorik biltzen ez duten oilasko biltzaileekin hasten dira Añorgan Karmengo jaiak 2012tik. Zenbait urtean puska biltzeko ohitura utzia izan zuten, gaupasa egin eta goizaldean abiatzeko hitzordura gero eta lagun gutxiago animatzen zirelako. Ordutegi eta data aldaketak, ahoz aho...

Ikusi bideoa →

Antzuola: Trokeo-dantzen pausoak

Dantzan 2023/07/19

Oinarin dantza taldeko kideei beren dantzetan egiten dituzten pausuak azaltzeko eskatu diegu. Antzuolan badituzte bertakoak diren lau trokeo-dantza: makila txikiak, arku-dantza, zinta-dantza eta makila handiak. Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloko dantzen oso tankerakoak dira, baina ezaugarri berezi...

Ikusi bideoa →

Donibane Lohizune: Donibane 2023 Aurreskua

Dantzan 2023/07/18

Aurreskua plazaratu dute Begiraleak dantza taldeko dantzariek Donibane Lohizuneko festetan. Ekainaren 25an atera dira sokan igandearekin, meza ondorenean, San Joan Bataiatzailearen elizaren atarian dantzatu dira. Honako zatiak dantzatu dituzte: desafioa, zortzikoa, agurrak eta zubiak (aurreskua ta ...

Ikusi bideoa →

Ainara Legardon: Artistaren estatutua

Gipuzkoako Dantzagunea 2023/07/17

Artistaren Estatutuaren garapenean egindako aurrerapenak eta arte eszenikoetan duten eraginari buruzko saioa eman zuen Ainara Legardon sortzaileak Donostian, Euskadiko Arkitektura Institutuan, K Bulegoak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatuta. Estatutu izenez ezagutzen diren neurri, a...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Antzuola: Mairuaren Alardea 2023

Dantzan 2023/07/17

Trokeo-dantzak plazaratu dituzte Oinarin dantza taldeko kideek Antzuolako Mairuaren alardean. Festa handia ospatu ohi da uztaileko hirugarren larunbatean Antzuolan. Danborrariak, eskopeteroak, kanoiak, musika, antzerkia eta dantza. Bi bandoen joan-etorrien artean, berriz, Antzuolako propioak diren dantzak plazaratzen dituzte: makila txikiena, arku-dantza, zinta-dantza eta makila handiena. Trokeo-dantzez gain zortzikoa ere dantzatzen dute dantzariek. Argazkiak: Amaiur Aristi. Mairuaren alardea, Antzuola, 2023-07-15.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com