dantzan.eus buletina
2023-02-17

Albisteak

Iritsi dira inauteriak, gora ezkonberriak!

Joana Artza 2023/02/17

Ezkontzen irudikapenak edo ezkonkide tankera duten mozorroak ohikoak dira inauteri jaietan. Euskal Herriko hainbat inauteritan agertu ohi dira ezkonberrien tankerako mozorroak, edo gutxienez dotore jantzitako jaun eta andereak. Ezkontzaren irudikapen horretan ustez inauteriek dakarten bizi berriare...

Gehiago irakurri →

Amerikara goaz geure borondatez

Oier Araolaza 2023/02/17

Minnesotara euskal dantza irakastera goaz Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. Minneapolis ondoan dagoen St. Olaf unibertsitatean euskal dantza ikastaroak eskainiko ditugu astebetez. Bigarren astean Idahora, Boisera joango gara, bertako...

Gehiago irakurri →

Gasteizko Folklore Akademiako euskal dantzen irakasleen zerrendetako deialdia

Dantzan 2023/02/16

Aldi baterako langile-beharrei erantzuteko hainbat kontratazio zerrenda zabaltzeko azterketa eta merezimendu bidezko hautatze prozedurarako deialdia k argitaratu ditu Gasteizko Folklore Akademia k, tartean, euskal dantzako irakasleena. Eskabideak aurkezteko epea otsai...

Gehiago irakurri →

Oro ez da urre

Argiaren Itzala 2023/02/16

Zenbaitetan irudi lezake Argiaren ibilbidea arrosa bidea izan dela baina ez da beti horrela izan. 1972. Sidmouth (Inglaterra). Argiako dantzariak mundua kurritzen jarraitzen dute, haien lana atzerrian erakutsiz, baina bidaia horiek ezagutza metatzeko ere baliatuz. Oraingoan Sidmouth-en dira, ...

Gehiago irakurri →

Orain dute ikasiren nola gauza ona zen...

Xabier Gonzalez Macizo 2023/02/15

Aritz Ibañez Lusarretaren (2022) Jalgi hadi dantzara, jalgi hadi plazara! saioari egindako oharrak dira honako testu hau, hark Etxepareren Kontrapas aren errepikaz izandatu zuen testua, eta honek Sautrela ren bigarren ahapaldiaren azken bertso-lerroa du izen. Egilearen onespenaz...

Gehiago irakurri →

Inauterietako segizioen alde iluna

Josu Larrinaga Zugadi 2023/02/14

Gaur egun, inauterietako segizio guztiak maskarada gisa definitzeko joera orokorra dago, inauterietako irudikapen guztiak, berez, elkarri eragin diezaioketen edo ez diezaioketen bi pertsonaia-multzoren artean maskarada dikotomikoak direnean (gorriak edo zuriak eta beltzak, gazteak edo ederrak eta z...

Gehiago irakurri →

Generoa galdezka euskal dantzan

Kattalin Agerre 2023/02/14

"Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte? Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin?"; Nora Arbelbidek luzatutako galdera horiei eta beste hainbati erantzunak aurkitzen saiatu dira Alaia Cachenaut (EKEko eta EHESSeko cifre doktoregaia), Ihintza Irungarai (IDB) eta...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Uztaritze: Kaskarotak 2023

Dantzan 2023/02/15

Barne prozesu baten ondoren emakumeak Uztaritzeko (Lapurdi) kaskarotetan atera dira. Hiru astetan ospatzen dituzte inauteriak Uztaritzen eta gu Heraitze auzora gerturatu gara kaskarotengana. Maritxu Goienetxe Errobiko kaskarotak elkarteko lehendakariak azaldu dizkigu emakumeak inauterietan parte ha...

Ikusi bideoa →

Lekorne: Baigurako libertimendua 2023

Dantzan 2023/02/13

Baigurar gazteek Lekornen ekin diote 2023ko libertimenduen sasoiari. Zirtzilak eta dantzariak lehia estuan aritu dira ordu t'erdiz, baina bukaeran, bolantek hartu dute plaza beste behin ere. Hitzorduak izan du berezitasunik: Baigurako eskualdeko hainbat herritako dantzariek osatutako bolant-dantzar...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Lekorne: Baigurako libertimendua

Dantzan 2023/02/16

Zirtzilak, bolantak, zapurrak, basandereak, makilariak, musikariak... denak Lekorneko plazan bata bestearen segidan. Baigurako Libertimendua kaleratu dute otsailaren 12an eta zirtzilen barrabaskeriak eta bolanten elegantzia eta dantzak jaso ditu Maitane Eyheramonhok argazki hauetan. Leporaino beteriko plazan eta eguraldi eguzkitsuarekin egin du estreinaldia bolant-dantzari talde berriak, propio sortutako genero markarik gabeko jantziekin. Argazkiak: Maitane Eyheramonho. Baigurako libertimendua, Lekorne, 2023-02-12.

Gehiago irakurri →

Uztaritze: Kaskarotak 2023

Dantzan 2023/02/13

Neska-mutilez osatutako kaskarot taldea atera da lehen aldiz Uztaritzen. Barne prozesu baten ondoren neskek ere kaskaroten jaian parte hartzea erabaki dute Uztaritzen. Dantzari kopurua bikoiztu denez bi talde osatu dituzte, bakoitza dantzari, banderari, eskelari eta musikariekin. Baionara egin zuten lehen ateraldia aurreko asteburuan eta aste honetan Uztaritzeko Arruntza eta Heraitze auzoetan ibili dira. Datorren igandean Uztaritze bertan ibiliko dira eskean, dantzan eta kantuan. Heraitze auzoko kaskarot eskeko argazkiak dituzue honakoak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, kaskarotak, Heraitze auzoa, Uztaritze, 2023-02-12.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com