dantzan.eus buletina
2021-02-19

Albisteak

Covid transmisio mailaren arabera, nola jokatu EAEko dantza gelatan?

Dantzan 2021/02/19

Honako taula honen bidez jakin dezakegu EAEko dantza zentroetan eta akademiatan adierazle eta arrisku maila bakoitzari egokitutako ze prebentzio neurri hartu behar diren. Jaurlaritzak prestatutako Biziberri planaren erreferentzia panela da honakoa: Biziberri planaren erreferentzia panela: ara...

Gehiago irakurri →

Berde eta heze, basoa mozorro

Joana Artza 2021/02/18

Belar, goroldio, garo, sastraka edo hostoz gorputza estalita agertu ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro. Trapu zaharrak, zakuak, koloretako jantziak, animalia larruak... eta baita landareak ere erabiltzen dira, sarri, mozorrotzeko. Gure mugetatik kanpo ere bada ohitura inguruko landaredia erab...

Gehiago irakurri →

12. Jauna eta Anderea

Jonmikel Intsausti 2021/02/18

Jauna da Maskaradaren gidaritza eramaten duen pertsonaia. Maskaradetako hierarkian pertsonaiarik garrantzitsuena da eta Xiberuko noblezia ordezkatzen du. Maskaraden arduraduna da eta denek obeditzen diote. Berari eta Anderea emazteari dagokie arratsaldeko emanaldiko buru izatea, eta, horregati...

Gehiago irakurri →

11. Buhameak Maulen

Jonmikel Intsausti 2021/02/18

Buhameak astapitoenak dira, basakerietan ematen dute eguna. Buhame jaunak hala ere, bere manamentüak esango ditu. Hona hauek adibide gisa: Arrunt emaiten dut lege berria, buhame orok ikasia: libre dugu iseiatzia, borda hutsetan deusen ez hartzia; lanian eskien ez tehutzia (zikintzea); atzam...

Gehiago irakurri →

10. Ni niz buhamien erregia!

Jonmikel Intsausti 2021/02/18

Agur, agur, herri huntako bizizaliak Zaharrak eta gaztiak Ernaiak eta antziak Adardünak eta mandduak (*) Paletak eta khülluak (**) Huna heben girela buhamiak Ezagütü beharrez khüllu famatiak (***) Berahala düzie jakinen nun giren kurritiak Bena lehenik nula giren batheiatiak (*) Adardun et...

Gehiago irakurri →

9. Zuberoako dantzak eta Maskaradak Hegoaldean

Jonmikel Intsausti 2021/02/17

Zuberotarrek dantzak Zuberoatik kanpo erakutsi dituzte aspaldian. D antzan-en jasorik den bezala 1929. urtean Nazioarteko Erakusketa arranditsua antolatu zuten Bartzelonan eta bertan Zuberoako dantza talde bat izan zen bertako dantzak erakutsiz. Geroztik irtenaldiak egin dira gai...

Gehiago irakurri →

Mikel Sarriegi, Egunean Behinen txapelduna: "Nire lehen arrakasta Dantzan-i zor diot"

Dantzan 2021/02/17

Dantzari bat izan da Egunean Behin jokoaren azken asteko garailea, Mikel Sarriegi , Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kide ezaguna, hain zuzen ere. 613 puntu lortu ditu azken astean (2021-02-08/14), marka izugarria, 6 egunetan 10/10 eta batean 9/10 lortu baitu. Seigarren denboraldi honetan ...

Gehiago irakurri →

Neguko maskaradak (Hiru paragrafotan)

Josu Larrinaga Zugadi 2021/02/16

" Neguko maskaradez " hitz egiten dugunean, mendebaldeko Europako zati handi batean dauden eta urtearen hasieratik inauteri garai amaierara arte antolatzen diren jai-errituetako ospakizun batzuez ari gara. Bertan, erkidegoaren lurraldetasuna edo gizarte-kohesioa, auzotasun ona edo erosotasuna, e...

Gehiago irakurri →

8. Txerrero

Jonmikel Intsausti 2021/02/15

Aurkezten ari naizen erakusketa honi buruz, argazkiaren prozesuari dagokionez hainbat gauza esan nezake. Erakusketa birtual honetan ageri diren argazkiak diapositibetan eginak dira. Argazkilaritzaren garai analogikoan emaitza ezin zen ikusi argazkia ateratzearen unean. Obturadoreari ekin eta arg...

Gehiago irakurri →

7. Xorrotxak

Jonmikel Intsausti 2021/02/15

Xorrotxak, maskarada beltzeko gainerako pertsonaiak bezala kanpotarrak dira. Xorrotxek Frantziako Auvergne eskualdetik etorritako ohitura bat oroitarazten dute (izan ere iraganean, ikasiko dugun kerestuen lana bezala, xorrotxak ere herriz herri lanean mugitzen ziren). Beti kantuz...

Gehiago irakurri →

Dantzak: Argiak eta ilunak (Hiru paragrafotan)

Josu Larrinaga Zugadi 2021/02/15

XV. mendean dantza-maisuak agertu ziren Italiako iparraldean, eta fenomeno sozial hori, XVIII. mendean pixkanaka gainbehera etorri zen arte, garaiko monarkia absolutista guztiek zabaldu zuten mendebaldeko Europan. Bere papera hasi zen errege, horien ezkontide eta ondorengoak dantza babestean. Eta b...

Gehiago irakurri →

Inauterietako bide garbitzaileak eta erratzak

Joana Artza 2021/02/15

Inauteri giroan Euskal Herriko herri bat baino gehiagotan agertzen dira eskuan erratza edo isipua daramaten mozorroak. Bidea ireki edo garbitzen dute gehienek, edota etxeko atarietan erratza pasatzen dute. Zuberoako maskaradetako txerreroa Zuberoako maskaradetan, gorrien taldean, maskaradetak...

Gehiago irakurri →

6. Buhameak

Jonmikel Intsausti 2021/02/15

Xina, Konxinxina eta Australia, Alemania, Autrixa eta Tunizia; bazter hanitx kurritia, gaiza hanitx ikusia, apur ikasia, bena hanitx ebatsia. Uken dut auherkeriako eta asekako medaila, ohoinguako eta andrekako kurutxia; ni niz horien erregia, Baratxugaitz buhamia! (*)   Buhameak eta kaut...

Gehiago irakurri →

Arteako aratusteetan Kokomarroak bueltan

Arteako Kokomarroak 2021/02/14

Bariku honetan berriro ikusi ahal izan dira Kokomarroak Arratia bailarako Artea herrian. Hainbat urtez lozorroan egon ostean, herritar taldetxo batek herriko zaharrenek akorduan dituzten Kokomarroak “berpiztu” ditu. Gabonak aldean hasi ginen martxan, oraindik ez genekien Artean aratusteet...

Gehiago irakurri →

Iruinkokoa 2021

Iruinkokoa 2021/02/12

San Andres errota esaten zaion hartan isuri zaio Argari Ultzama igaro erripak eta bustiaz baratzak paretik lantegiak, azpitik zubi zaharrak... beranduxeago Arakil batuko da Iberoko labaderoa pasata. Baina gaurkoan eusteko ere badugu soka heldu beharra. Uholde ostean, esaten den bezala uzta gozoena ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Metamorphosis Dance: Biluzik

Dantzan 2021/02/17

Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute Arriaga Antzokian. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiak ostegun honetan, otsailak 18, 19:00etan eskainiko du emanaldia. Al desnudo kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki da...

Ikusi bideoa →

Goizueta: ez-inauteriak 2021 zahagi-dantza

Dantzan 2021/02/16

Goizuetako mozorroek urteetan inauterietan hartutako irudiekin bideoa osatu dute. Aurten ez da ez inauteririk, ez zahagi-dantzarik izango Goizuetan, baina argazki eta grabaketa zaharrak eta azken urteetakoak bildu eta gogoratu nahi izan dituzte, datorren urtean festak ospatzeko itxaropena galdu gab...

Ikusi bideoa →

Amezketa: Talai-dantza 2021

Dantzan 2021/02/14

"Talai, talai, ♬♬♬♬. talai, talai, ♬♬♬♬.  Guk dakigula behintzat, Aralarko inguruotan, XIX. mendetik inauterietan izan dira. Mozorro, txantxo, makila-dantza eta hotsak. Etenaldiak ere bai. Gerra garaian adibidez. Ondorena ere ez zen samurra izan. Ospatu ziren urte batzuetan, e...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com