dantzan.eus buletina
2024-02-09

Albisteak

Anarruek Bakioko kaleak hartuko dituzte berriro ere, hamarkada luzeen ostean

Anartz Ormaza Ugalde 2024/02/08

Inauteri eta aratusteen atarian gaude. Urtero legez, (oraindik ere, behintzat) fisikoki ziklikoa izaten jarraitzen duen urtaroen sasoi honetan murgilduta. Oraindik ere negua bada ere, honen amaiera usaintzen hasten garen garaia. Hasi dira kuadrilletako whatsapp taldeetan aurtengo mozorroari buru...

Gehiago irakurri →

Inauteriak abiatzeko, San Blas eguneko soka-dantza

Duguna - Iruñeko dantzariak 2024/02/07

Hartza bere kobazulotik atera denean, ilargira begira jarri da. Eta honek esan dio plantigradoari, ateratzeko garaia duela, badatorrela inauteria! Hala, aurten denak egin du bat asteburu berean: Iruñeko kauterek, Santa Ageda bezperak, Iruinkokoaren azken errepikak eta San Blas-eko soka-dantzak. Tu...

Gehiago irakurri →

Beurko-Bagatzako inauteriak 2024

Ibarra-kaldu elkartea 2024/02/07

Otsailaren 16 eta 17ko asteburuan berriro ere izango dugu aukera Beurko-Bagatzako inauteriak gozatzeko. Izan ere, Ibarra-kaldu elkarteak berariazko egitarau hau prestatu baitu egun bi horietarako: Lehen-lehenik, “Momotxorro gaua” ospatuko dugu, otsailaren 16an, ostiral horretako 20:30ean. Ha...

Gehiago irakurri →

18 urterekin dantzatu ezin izan zuten zortzikoa 60 urterekin plazaratu dute

Amaiur Aristi Arregi 2024/02/07

“Zortzikoa dantzatu arte urduritasun puntua ezin kendu gainetik”, “Herri osoaren aurrean dantzatzeak ardura ematen du, gaur jende asko biltzen da plazan”, “Pentsa, egun osoan ez dugu ezer edan, plazan zuzen dantza dezagun! Kar, kar, kar!”, “Azkenean, jende asko enteratu da eta ikusmir...

Gehiago irakurri →

Biba bobo!

Argiaren Itzala 2024/02/06

Otsagabiko boboaren jantzia zoragarria da. Erdi Aroan gisa horretako pertsonaiek zeramaten jantzi tradizionala da goitik behera, koloreetako gurutze arlekinatuekin. Maskara berezia ere badu, atzean beltza, aurrean zuria. Julio Caro Barojaren esanetan, Jano jainkoa irudika lezake maskara horrek. Ren...

Gehiago irakurri →

2024ko Beasaingo Inauteri herrikoiak Inaute larunbatean (otsailak 10)

Ostadar Dantza Taldea 2024/02/05

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo Inauteri herrikoiak antolatu ditu datorren Inaute larunbaterako (otsailak 10). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza taldeeko k...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Arantza: Inauteriak 2024 Mozorro zuriak

Dantzan 2024/02/09

Gaur zortzi mozorro zuriekin ibili gara Arantzan etxez etxe. Ostegun gizen aurreko ostegunean hasten dituzte inauteriak eta larunbat arte luzatzen dituzte. Herriko gazteak eskean baserrietan eta kalean musikarekin eta dantzan ibiltzen direla azaldu digu Aimar Zubietak (Arantza, 2001) eta egun bakoi...

Ikusi bideoa →

Altsasu: Santa Ageda 2024, 60 urteko kintoen zortzikoa

Dantzan 2024/02/06

S anta Ageda egunez Altsasun zortzikoa dantzatu dute. Plazan batu dira aurten 18 urte beteko dituzten kintoak, duela 25 urte kinto izan zirenak eta aurten 60 urte beteko dituztenak. Egun neska-mutilek elkarrekin ospatzen dute jaia eta denak ateratzen dira plazara dantzara, baina beti ez da horrel...

Ikusi bideoa →

Lakuntza: Alkate-dantza

Dantzan 2024/02/05

Lakuntzako kintoen alkate-dantzako entseguan izan gara eta dantza zati bakoitza azaldu digute urratsez urrats. Nerea Askaraik (Lakuntza, 2006) eta Arhane Zubeldiak (Lakuntza, 2006) eman dizkigute azalpenak talde osoaren laguntzaz. Urtarrilaren 20ko arratsaldean, San Sebastian egunean, ateratzen dir...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Arantza: Inauteriak 2024 Mozorro zuriak

Dantzan 2024/02/05

<p>Asteburuan mozorro zuriak dantzan eta eskean ibili dira Arantzan. Herriko gazteak ostegun eta ostiral puska biltzean ibili dira; lehenengo egunean baserriz baserri eta bigarrengoan herriko kaleetan, eta larunbatera arte luzatu dute festa. Ostiral goizeko zenbait irudi jaso ditugu. Bi taldetan banatu eta herriko etxeak bisitatu dituzte, dantza eta kantuen truke, dirua eta jan-edana jaso dute. Ostiralean, haurrak eta gurasoak ere ibili ziren eskean; helduenak baserrietan eta gaztetxoenak gurasoekin herrian. Argazkiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Mozorro zuriak, inauterian, Arantza, 2024-02-02.</p>

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com