dantzan.eus buletina
2019-01-04

Albisteak

Gallastegik jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa

Oier Araolaza 2019/01/04

Migel Gallastegi hil da gaur, pilotari HANDIA, handirik izan bada. Mito bat joan da, eta jokatzen ikusi ez dugunok ere mitotzat hartzeak adierazten du zerion argiaren tamaina.  Astelena frontoian ohiko ikuslea izan da azken unera arte Gallastegi, eta beti atsegin eta adeitsu, dantzariokin hitz ...

Gehiago irakurri →

Baltasar emakumea izan zenekoa

Kattalin Agerre 2019/01/04

Azken urteotan izan da polemikarik Errege Magoak emakumeek gorpuztearen inguruan, erabat barneratuta baitago historikoki gizonezkoak izan direla. Baina hori sinesmen okerra da. Historiako momentu batzuetan, Errege Magoak bi gizonezko eta emakume baten bidez irudikatu izan dira. XIV eta XV. mendeeta...

Gehiago irakurri →

Duguna dantza taldea hautatu dute Boiseko 2020ko Jaialdin izateko

Dantzan 2019/01/03

Bost urtetik behin Idahon, Ameriketako Estatu Batuetan, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal jaialdi handiena ospatzen da. Jaialdi bakoitzera Euskal Herriko dantza talde bat gonbidatzen da, hautaketa prozesu baten ondoren. 2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrenda ezagutzera eman du ...

Gehiago irakurri →

50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan

Dantzan 2019/01/02

Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira  16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, au...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Urdiñarbeko maskaradak 2019 mustrakak

Dantzan 2019/01/04

Igande honetan, urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan eta Urdiñarbeko gazteek dena prest dute inauteriei hasiera emateko. Abenduan mustraka batean izan ginen Urdiñarben eta Elorri Berrogain, gorrien txerreroarekin eta Peio Bedakaratz dantza-maisuarekin eta prestatzailarekin izan ginen...

Ikusi bideoa →

Arantzazu: 72 urteko dantzaria

Dantzan 2019/01/02

Juanti Menika, Arantzazuko 72 urteko dantzaria. Hitzik gabe gelditu da Mikel Pagadi Juantiren sasoia eta dantzarako energiarekin ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioan egin dion bisitan. Hamalau urterekin hasi zen dantzan Galdakaoko Andra Mari dantza taldean. Gero utzi egin zuen eta hemeretzi urt...

Ikusi bideoa →

Maskaradak Zuberoan 1968

Dantzan 2013/01/31

Jean Dominique Lajoux-k 1968an Zuberoan grabatutako maskaraden irudiak ekarri ditugu dantzan.com-en bideotekara. Orain bi hilabete jarri genuen Unesco-k helarazitako materiala, eta irudi oso interesgarriak direnez dantzan.com-en bideo sistemara ekarri ditugu. Altzürüküko gazteek prestatu zituzte...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com