dantzan.eus buletina
2020-02-07

Albisteak

Heldu da Iruinkokoa!!

Iruinkokoa 2020/02/07

Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!!  Hauxe dugu programa: 9:30etatik aitzina Karrikaingur...

Gehiago irakurri →

Pamperruque dantzari buruzko hitzaldi dantzatua Jon Olazkuagan eskutik

Dantzan 2020/02/06

Larunbat honetan, otsailaren 8an, Baionako Euskal Museoan "Bayonne - Fêtes et pamperruques" hitzaldi dantzatua eskainiko du Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak. Pamperruque izeneko dantzaren inguruan ikerketa eta berregite lana egin zuen orain hogei urte Maritzulik eta lan horren emaitza 2001eko...

Gehiago irakurri →

Gibel-jana, puska biltzea eta dantzak Lizartzako inauterietan

Dantzan 2020/02/05

Datozen bi asteburutan ospatuko dituzte Lizartzan inauteriak eta dantzariak festarako prest direla azaldu digu Josune Zubeldia Otsolar dantza taldeko kideak. Larunbat honetan ekingo diote jaiari txekorraren egunarekin eta otsailaren 15ean eta 16an irtengo dira dantzariak eskera eta dantzara. 199...

Gehiago irakurri →

Hartzaro festibala asteburuan hasi dute Uztaritzen

Dantzan 2020/02/04

Otsailean sartzearekin batera hasi dira Uztaritzeko inauteriak. Programazioa betea antolatu dute otsailaren 1etik 25era egingo den Hartzaro festibalerako. Jaialdiak udaberriari ongietorria ematea du helburu. Tradiziozko ohitura eta egungo festa molde berriak batuta herritar guztiak festara gonbidat...

Gehiago irakurri →

Badatoz Abantoko Aratusteak!

Meatzaldeko Harrigorria 2020/02/03

Otsailaren 22an Gallartako Aratusteak ospatuko dira, eta Otsailaren 29an, berriz, Sanfuentesen. Honako egitaraua prestatu dute Meatzaldeko Harrigorria dantza-taldeko kideek:      Gehiago jakin nahi izatekotan, Otsailaren 20an Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan (Gallarta), "Ar...

Gehiago irakurri →

"Bizitzan behin bizitzen dugun esperientzia da kinto izatea"

Dantzan 2020/02/03

Hirurogei kinto edo Santa Ageda neska-mutil inguru irtengo dira dantzara Aretxabaletako plazara. Umetatik itxaroten egon diren momentua iritsi zaie eta gogo handiz bizi dituzte Santa Ageda bezperako egun hauek Aretxabaletako kintoek. Laura Igartua, Eñaut Beltran de Heredia eta Lorea Mateos kintoek...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Joan Frances Tisner: Gaskoinia eta Bearnoko dantzak (II)

Dantzan Ikasi 2020/02/06

Gaskoiniako eta Bearnoko dantzak erakustera etorri dira aurten ere Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona. Soinueneak eta Herrixa Dantzanek antolatuta, eta Dantzan Ikasiren laguntzarekin, Oiartzunen eta Elgetan herri dantzen ikastaroa eta dantzaldiak eskaini dituzte Tisnerrek eta Lekuonak. Elget...

Ikusi bideoa →

Dantzaz: Atalak, Martxel Rodriguez

Dantzan 2020/02/05

Martxel Rodriguez eta Jon Lopez Led Silhouette konpainiaren zuzendariak dira eta Gipuzkoako Dantzagunean egon dira Dantzatz konpainiarekin lanean. Atalak proiektuaren barruan 2019ko abenduaren 2tik 13ra egonaldia egin dute. Sorkuntza laborategi horren xedea koreografo berriei aukerak ematea da. Mar...

Ikusi bideoa →

Tafalla: San Sebastian 2020 Zaldikoen dantza

Dantzan 2020/02/03

San Sebastian egunez estreinatu dituzte Tafallan zaldikoak, bi zaldiko zehazki, bata beltza eta bestea zuria, karlista bat eta liberala bestea. Tafallako Altaffaylla kultura elkarteak eta Aldamara Gaiteroen ekimenez plazaratu dira zaldikoak. Udal-batza lagunduz egiten den prozesioan parte hartu et...

Ikusi bideoa →

Santa Ageda koplak New York-eko Fashion Week-ean

Dantzan 2017/02/03

Santa Eske koplak New Yorkeko pasarelan entzun eta ia-dantzatuta ageri dira bideo honetan. Fashion Week entzutetsuan, modeloak hara-honakoan Santa Ageda koplen doinura. Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarrak eraman zituen Santa Ageda koplak New Yorkera eta Madrilera besteak beste, bere 2...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Aretxabaleta: Santa Ageda 2020

Dantzan 2020/02/07

Santa Ageda egunean dantzatu dute aurtengo lehenengo aurreskua Aretxabaletako kintoek. Otsailaren 5etik inauterietako igandera arteko igande guztietan irtengo dira plazara dantzara Santa Ageda neska-mutilak. Aurten 19 urte beteko dituzten 60 herritar inguru elkartu dira kintoetan. Egun hauek festa egunak dira 2001ean jaiotako aretxabaletarrentzat; dantza, kantua eta jan-edana. Santa Ageda bezpera eta egunean kantuan eta eskean aritu ondoren, otsaileko igandeetan plazan soka ateratzeko ardura dute orain herriko gazteek. Irudiak: Amaiur Aristi. Santa Ageda, Aretxabaleta, 2020-02-05.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com