2021/07/30
Abdelkader pastorala aurkeztu dute Ürrustoi-Larrabile, Ainharbe, Ezpeize-Ündureine eta Sarrikotapeko biztanleek. Jean-Louis Davantek idatzi du, Battitta Berrogain errejentak gidatu ditu arizaleak eta Margot Fauri aritu da dantza irakasle. Urtebeteko atzerapenarekin plazaratu dute pandemiaren ondorioz, baina azkenean lau agerraldi egingo dituzte. Hainbat berrikuntza aurkeztu dituzte; dantzari dagokionez, satan urdinen agerpena izan da nabarmentzekoa. Satan urdinak gorriak bezala dantzatu, baina arabiarrez hitz egin eta kantatu dira. Argazkiak: Aritz Ibañez, Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Abdelkader pastorala, Margot Fauri, Maitena Dagerre, Ürrustoi-Larrabile, 2021-07-25.
Gehiago irakurri →