dantzan.eus buletina
2022-06-24

Albisteak

Jondane Johaneren dantza Betzulatik Larrunera

Dantzan 2022/06/23

E kainaren 23an, Donibane, San Joan edo Jondane Johane bezperan, udako solstizioa ospatzeko une berezia izaten da, sua eta ura, kantu eta dantza izaten dituena ardatz nagusi. Mixel Etxekoparrek Jondane Johane branlea sortu zuen data honetan mendian dantzatzeko. Hemen Etxekoparrek berak helarazi d...

Gehiago irakurri →

1939ko San Juan bezperako ospakizuna Donostian

Anartz Ormaza Ugalde 2022/06/23

Han eta hemen udako solstizioari lotutako San Juan bezperako jaiak ospatzen ari garen honetan, aurreko batean idatzitako artikulu baten harira sortutako eztabaidan azaleratu ziren argazki batzuei eta hauen testuinguruari buruz idatzi da artikulu labur hau. Aipatutako artikuluan euskal dantzen, na...

Gehiago irakurri →

BBK Dantzaldi Ibiltaria

Aiko Taldea 2022/06/22

Uda honetan, BBKk Bizkaiko hainbat herritara eroango du dantza tradizionala, AIKO Taldearen, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikarien eta dantza maisuen kolektiboaren, eskutik. BBKk eta Aikok jarri dute abian proposamena, kultura garaikide tradizionala ingurune ludik...

Gehiago irakurri →

Santutxu Kolore, euripean

Duguna - Iruñeko dantzariak 2022/06/22

Pandemia aurretik eskatua ziguten Santutxuko Gaztediko lagunek ia haienera joaten ahal ote ginen dantzara eta guk baietz, noski! Baina orain gutxira arte ezin izan dugu gure hitza bete. Ekainaren 4ean jarri dugu hitzordua. Udaberri bero eta idor honetan noiz zaparrada botako? Horixe! Dantzara irtet...

Gehiago irakurri →

Juan San Martin jaio zela 100 urte

Kezka dantza taldea 2022/06/22

Bihar, ekainaren 23an, 100 urte beteko lituzke Juan San Martinek,  1922ko San Joan bezperan etorri baitzen mundura. Euskaltzaindiak  bere osoko bilkura Eibarren egingo du gaur eta omenaldia eskainiko zaio. Eibartar ilustrea, euskal hizkuntza eta kulturaren jakintsu, ikertzaile eta sustatzaile er...

Gehiago irakurri →

Sutan San Juan

Algara Dantza Taldea 2022/06/21

Emanaldi berri bat iristear dago! Ekainaren 23an, San Juan gauean, Arriagako anfiteatroan egongo gara. Emanaldi oso berezia izango da, baina ezin dugu ezer aurreratu, beraz, animatuko al zara? Ez diezazutela kontatu, etor zaitez gau berezi hori gurekin batera gozatzera! ...

Gehiago irakurri →

Dantza eta osasun praktikak partekatuz

Osadantzan 2022/06/21

Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz osasunarekin lotutako mugimendu eta dantza-praktiken oinarriak ezartzen jarraitzeko helburuarekin topaketa antolatu du ADDEk . Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da 2022ko irailaren 3an, 10:00etatik 18:00etara. Aurtengoan programa teorik...

Gehiago irakurri →

Atzeratua! Aiko Taldea Bilboko Bandarekin ekainaren 23an

Aiko Taldea 2022/06/20

AZKEN ORDUKOA!: biharko eguraldiaren aurreikuspena dela eta, kontzertu hau Aste Nagusira atzeratzen da. Barkatu eragozpenak. ------------- Urte batzuk pasatu dira AIKO Taldeak eta Bilboko Udalaren Bandak BANDtzaldia estreinatu zutenetik Azkuna Zentruan, eta datorren ekainaren 23an, arratsal...

Gehiago irakurri →

EDT 2022 - Dantza, Terapia, Mugimendua eta Osasuna.

adde dantza 2022/06/20

DANTZA ETA OSASUN-PRAKTIKAK PARTEKATUZ II. edizioa EDT. NOIZ: 2022ko irailaren 3an, 10:00etatik 18:00etara. NON:Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Topaketa honen helburua 2021eko topaketan hasi genuen elkarrizketarekin jarraitzea da, osasunarekin lotutako mugimendu ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Myriam Perez: Nunavut

Dantzan 2022/06/22

Nunavut Myriam Perezen lan berri da. Behin izan zireneko lurraldea eraiki nahi izan dute, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Maitasuna, munstroak eta jolasak dira paisaia horretako ardatzak eta gorputzak beste era batera erabiltzen saiatzen ari dira. Larunb...

Ikusi bideoa →

Etxarri-Aranatz: San Kiriko 2022 Dantzakia

Dantzan 2022/06/20

Kintoek Dantzakia dantzatu dute San Kiriko eta San Adrian egunez Etxarri-Aranatzen. Urtean hiru aldiz ateratzen dira gazteak plazara, lehenengo bi saioak eginda hurrengo zita abuztuaren 15ean izango dute. San Kiriko eguneko Andra Mariaren baselizaren inguruan egiten den festara gerturatu gara eta k...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Arizkun: San Joan 2022 Ezpata-dantza

Dantzan 2022/06/24

Arizkunen ezpata-dantza plazaratu dute San Joan bezperan. Ikusita garai batean korpus jaietan eta zortziurrenean Baztanen izan zela ezpata-dantzak dantzatzeko ohitura, ezpata-dantza berri bat sortu dute sanjoanetarako. Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzetatik edanda eta zonaldeko hainbat doinurekin osatu dute dantza. Plazan egin dute lehen agerpena banderariak, 13 ezpata-dantzariek eta musikariek. Kalez kale ibili dira jarraian dantzan eta jan-edanean, eta plazara itzulita amaitu dute saioa. Argazkiak: Amaiur Aristi eta June Landa. Ezpata-dantza, San Joan bezpera, Arizkun, 2022-06-23.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com