dantzan.eus buletina
2022-10-07

Albisteak

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak

Dantzan Ikasi 2022/10/05

Euskal dantzaren transmisioan txikienekin aritzeko lagungarri izan litezkeen baliabideak ekarriko ditugu Dantzan Ikasira oraingo honetan. Garbiñe Aizpitarteri deitu diogu eta hainbat urtetako esperientziak emandako zenbait gurekin elkarbanatzea eskatu. Saioa bi zatitan banatua izango da: lehenengo...

Gehiago irakurri →

Herrixa Dantzan dantzaldiak ere itzuliko dira

HERRIXA DANTZAN 2022/10/05

2020ko martxotik etenda... berriz abiatuko dira Elgetako Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan dantzaldiak, "jada fundamentuz dantza gaitezkeenez". Urritik apirilera antolatuko dira dantzaldiak, hilean behin, normalean hileko azken igandean 19:00etan (salbuespenak salbu). Orain arte ohikoa ...

Gehiago irakurri →

Erromeria Urbian. Juanjo Uranga gogoan

Aiko Taldea 2022/10/03

Juanjo Uranga, gure dantza maisu eta lagun handia joan zitzaigunetik, Urbian elkartu eta bera gogoan dugula dantzatzeko, kantatzeko eta elkarrekin gozatzeko asmoa genuen, eta datorren igandean, urriak 9, (eguraldiak lagun) Urbian elkartzeko deialdiarekin gatoz. Eguraldi petrala egingo balu, beste b...

Gehiago irakurri →

Bilbo Dantzan 2022, Euskal dantza tradizionaleko gunea Bilboko Areatzan

Bizkai Euskal Folklor Elkartea 2022/10/03

Aurten ere, Areatzako plaza zoragarrian eta gure Udalaren diru laguntzarekin, BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeria-k jende helduari a ukera eskaintzen dio gure dantzak tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezan.   Gure Dantza Tradizionalaren Jaiak dantza tradizi...

Gehiago irakurri →

Euskal Dantza Tradizionaleko urteroko XLV. ikastaroa

Bizkai Euskal Folklor Elkartea 2022/10/03

BIZKAI euskal folklor elkarteak urriaren 17an hasiko du bere XLV. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Aurten ere gure Dantza Tradizionaleko ikastaroa berriro abian da. Ziur gaude, gozatu egingo dugula gure Dantza Tradizionalen ikaskuntzarekin eta praktikarekin. Ikastaroaren data: 2022ko urriar...

Gehiago irakurri →

Koldo Zabala omenduko du 2022ko Herri Uztak

Dantzan 2022/10/03

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala ren 10. edizioa Koldo Zabalaren, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zenaren, omenez antolatu dute. Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalen ondarearen eta sorkuntza sustatzea helburu duen e...

Gehiago irakurri →

Bakantza bete dantza: Sestaotik Urepelera

Duguna - Iruñeko dantzariak 2022/10/01

Tuterako uztailaren 25eko emanaldia ere Sanferminen ondoko gure 'bakantzetako' sailean sar genezake baina kronika jadanik idatzia dugunez, goazen Sestaotik Urepelera! Sestaotik... Uztailaren 31an, San Inazio egunez beraz, nafar manugaitzarena egitera joan gara Sestaora. Bertako Eusko Lorak ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Bera: San Esteban 2022 makila-dantzak

Dantzan 2022/10/06

San Esteban egunean, abuztuaren 3an, Beran Gure Txokoako dantzariek makila-dantzak plazaratu dituzte. Meza ondorenean, dantzari eta txistulariek bandera-dantza, bordon-dantza eta makila-dantzak egiten dituzte. Makila-dantzen zikloa sarrerako eta amaierako kalejirek, bederatzi makila-dantzek eta z...

Ikusi bideoa →

Udako ikastaroak 2022: Busti dantzan

Gipuzkoako Dantzagunea 2022/10/04

Zenbait aldaketa egin dituzte aurten Gipuzkoako Dantzaguneko udako ikastaroetan, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin batera. Aurreko edizioetan ez bezala, ikasle guztiek dantza garaikidea eta klasikoa landu dituzte, bi mailatan banatuta. Orain arte egindako ikastaroetan, dantza estiloak b...

Ikusi bideoa →

Argitalpenak

Gauargi / La lanterne de la nuit

Maritzuli dantza konpainia Liburua

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com