2022/06/30
Potxuek beren egin dute plaza San Pedro egunez kaxarrankarekin eta eguzki-dantzarekin. Aurten lehenengo aldiz emakume bat igo da kaxa gainera Lekeition. Ane Maruri bero hartu dute herritarrek, oihu, irrintzi eta txalo artean. Prozesioaren eta kilin kalaren ondoren dantzariak izan dira eguneko protagonistak. San Pedropean eta kofradia aurrean kaxarranka dantzatu ondoren, plazan eguzki-dantza egin dute Etorkizuna dantza taldeko kideek. Aurreskuaren ostean, plazan bertan egin dute eguneko eguneko hirugarren kaxarranka. Argazkiak: Amaiur Aristi, Rosa Santamaria. Kaxarranka, eguzki-dantza, San Pedro, Lekeitio, 2022-06-29.
Gehiago irakurri →