Dokumentuaren akzioak
Gene Yurre dantzari eta koreografoaren biografia plazaratu du Kresala dantza-taldeak
Talde horren gaur egungo zuzendariak, Faustino Aranzabalek, idatzi du lana
Liburu elebiduna da. Jatorrizko testuak gaztelaniaz idatzita daude, eta aldamenean euskarazko itzulpena eskaintzen da.
Gerra zibilean ihesi joan behar izan zuen Genek, ume txikia zelarik. Frantziara eraman zuten, eta hain zuzen Frantzian hasi zen dantzari izaten. Goi-mailako artistekin ikasi zuen Parisen, esate baterako Alexandre Volinine errusiarraren ondoan.
Gero, soldaduska egitera, Murtziara joan zen. Eta hango egonaldia aprobetxatu zuen Dantzaren pedagogiako lizentziatura lortzeko.
Ondoren, dantzari profesionalaren ibilbideari ekin zion, Parisen. Bira asko egin zituen Europan, Ameriketan eta Asian barrena. Donostiara itzuli eta, 1968an, Kresala elkartean dantza-talde txiki bat martxan jartzeari ekin zion. Gainera, Gaizka Barandiaranekin batera, Euskal Dantzarien Biltzarra sortu zuen.
Liburuan, bukaera aldera, Aranzabalek gogoeta tankerako atal bat idatzi du, izenburu honen pean: ‘Koda moduko epilogoa’.
Faustino Aranzabal donostiarra da, 1968an jaioa, Kresala dantza-taldea zuzentzen du eta proposamen berriak egin ditu harentzat, hala nola ‘Sokandantzan’, ‘Bestaberri’, ‘Aratustea’, ‘Hala ere’, ‘Oteizaren kaxa beltza’, Keinuka’, ‘Argia’ eta ‘Rodchenko’.
Dokumentuaren akzioak