2025/06/24
Urteurren borobil bikoitza ospatu dute Andoaingo axeriek San Joan egunez. 50 urte dira ohitura berreskuratu zutenetik eta 25 emakumeak parte hartzen hasi zirenetik. Urtetik urtera hazten doa parte-hartzea eta gaurkoan 80 ez ziren urruti izango. Eguerdiko 12:00etan, eguzkia gorenean eta bereziki indartsu zela, kanpaiekin batera hasi dira dantzan. Ohitura duten legez, aurrena, axeri-dantzako jokoak plazaratu dituzte eta ondoren aurreskua. Irudiak: Amaiur Aristi. Axeri-dantza eta aurreskua, San Joan, Andoain, 2025-06-24.
Gehiago irakurri →