dantzan.eus buletina
2018-09-21

Albisteak

Baina ba al dira tradizioz neskenak eta tradizioz mutilenak diren dantzak?

Kattalin Agerre 2018/09/21

Aurresku txapelketa bat irabazi duen Katerin Artola dantzaria elkarrizketatu dute Gipuzkoako Hitzan , eta halako batean honako galdera egin dio kazteriak: "Txapelketa mistoa egiteko, mutilek tradizioz neskenak izan diren dantzak eta neskek tradizioz mutilenak izan direnak egin behar izan dituzu...

Gehiago irakurri →

Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta Baztandar Mutil-dantzariak 1918. urtean Oñatin

Kuarrenta 2018/09/21

Irailaren 8an, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena gogoratu zuten Elizondon. Lehen kongresuko ospakizunetan Euskal Herriko hainbat herritako dantzariak izan ziren Oñatin , tartean, Baztango mutil-dantzariak. Baztandarren erakustaldi hura gogoan izan dute mendeurrena aitzakia moduan hartuta...

Gehiago irakurri →

Agur Juanito

Marisa Barrena 2018/09/20

Juan Agirre Barruetabeña (Iurreta 1949 - Durango 2018) Kriskitin taldeko sortzaile eta dantzaria izan zinen Juanito. Zinegotzi izan zinen sasoian berriz, hainbat irtenalditako bidelagun izan zintugun. Galiziako Rias Baixas eta Porriñora, Oloruera, Segoviara, San Palais sur Merera, Bartzelonara...

Gehiago irakurri →

Euskal dantzari buruzko berezko titulua eskainiko du EHUk

Dantzan 2018/09/20

Euskal dantzaren inguruko hiru modulutan banatutako berezko titulua antolatu du EHUk ikasturte honetarako. Diplomak, euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal da...

Gehiago irakurri →

Sanfermin Aldapakoaren 10. urteurrena ospatuko dugu, Tarragonan gaindi

Duguna - Iruñeko dantzariak 2018/09/19

Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 10. aldiz aterako dugu karrikara aurten. Urteurren berezia da berez, baina bereziagoa  —eta eroagoa — izanen da oraindik, bezperan, Tarragonako Santa Teklaren omenezko segizio arranditsuan parte hartzeko ohorea izanen baitugu, buruhandi, erraldoi, arrano,...

Gehiago irakurri →

Miguel Angel Sagaseta: “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da"

Puntapioa 2018/09/19

Migel Angel Sagaseta txistularia omendu du  Euskal Herriko txistulari elkarteak Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskaini zaizkio. Elkarteak egin berri dion elkarrizketan bere ibilbide oparoaren hiru oinarri nabarmendu ...

Gehiago irakurri →

Errioxan emakume dantzarien olatua handituz doa

Kattalin Agerre 2018/09/18

Uda honetan pil-pilean izan da Errioxako dantzetan emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaida. Cervera de Alhama-ko herriko emakumeak "Gaita" mixtoa aldarrikatzen dute eta hori lortzeko lehen pausoak eman dituzte aurtengoan. Nieva de Cameros herrian, berriz, lortu dute; aurtengoan gizon eta emak...

Gehiago irakurri →

Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean

Aiko Taldea 2018/09/17

Bilboko Unamuno plazako Euskal Museoak ateak irekiko ditu igandean, dantza tradizionala ikasteko eta ezagutzeko eta AIKO Taldearen, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboaren, eskutik erromeriaz gozatzeko interesa dut...

Gehiago irakurri →

Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

Kezka dantza taldea 2018/09/17

Urtebetez grabaketetan eta ia beste horrenbestez muntaketa eta posprodukzioan aritu ondoren igande honetan estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma. Donostiako Zinemaldian , sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izango da emanaldia. Ond...

Gehiago irakurri →

Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

Kuarrenta 2018/09/17

Imajinatu diseinu marka famatu batek Lantzeko txatxoak kopiatu eta jantzi linea bat sortzen duela. Horrelako zerbait gertatu da Galizian. Viana do Bolo eta Vilariño do Conso herriek Dolce&Gabbana diseinu etxea salatu dute berain inauterietako pertsonaien jantziak kopiatzeagatik, firma italiarrari...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Lucia Lakarra EITB Transit

Dantzan 2018/09/21

Victor Ullate Balleteko zuzendari artistiko izendatu berri dute Lucia Lakarra dantzaria . ETB Kultura Transit saioan elkarrizketatu dute Zumaiako dantzaria . 14 urterekin joan zen Madrilera , d...

Ikusi bideoa →

Txirrita: Patxi Perez

Dantzan 2018/09/19

Patxi Perezekin elkartu da France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita saioan Allande Boutin. Aurkezlea Patxi eta konpaniarekin Basusarrin elkartu da eta mutxikoen, zein Perezen dantza ibilbidearen inguruan aritu dira. Allande Boutin-ek mutxikoak dantzatzeko saiakera egitearekin batera, dantza jau...

Ikusi bideoa →

Elizondo 2018 Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine

Dantzan 2018/09/18

Irailaren 8an, Elizondon hainbat mutil-dantza dantzatu zituzten, bideoan dituzue Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine. Lau mutil-dantza horiek, maiz elkarrekin, bata bestearen ondotik dantzatzen dira. Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena gogoratu zuten. L...

Ikusi bideoa →

Dantza agerketa 2018 Mendexa: mahaigainekoa

Dantzan 2018/09/17

Mendexako dantza taldeak mahai-gainekoa dantzatu du asteburu honetan Basaurin ospatu den Euskal Herriko Dantza Agerketan. Ia 40 urte eta gero, Mendexako dantzariak berriro dantzatu dute Basaurin. Urtero abuztuaren 1ean mahai-gainekoa egiteko erabiltzen duten mahairen gainean dantzatu dute. Mendexa...

Ikusi bideoa →

Iruñea: San Fermin Aldapakoa 2010 ezpata-dantza

Dantzan 2010/09/28

Iaz abiatutako ohiturari jarraituz, bigarren aldiz plazaratu dute Dugunako dantzariek San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza Iruñean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta alde zaharrera igota, San Fermin txikiren irudia lagundu dute prozesioan. Ondotik, udal plazan ezpaten arrosa josi eta belaun...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com