dantzan.eus buletina
2020-10-16

Albisteak

Amatasuna eta gazteen sorkuntza erdigunean jarri ditu Tzan Tzan dantza jaialdiak

Dantzan 2020/10/15

Dantza eta amatasunaren arteko loturari eta hogeita hamar urtetik beherako gazteen sorkuntzari eman nahi izan dio lekua Gasteizko arte eszenikoen Baratza zentroak aurtengoan. Dantza garaikidearen jaialdiko egitaraua zine emanaldiekin eta dantza ikuskizunekin osatu dute. Joan diren bi asteetan Pin...

Gehiago irakurri →

Berakatz Eguneko aurreskua, festak lanean eman zituzten emakumeak dantzara ateratzen zituztenekoa

Kuarrenta 2020/10/14

Herriko jaiak lanean pasa eta azken egunean aurreskua dantzatzera irteten ziren emakumeak Laudion, Arrankudiagan eta Orozkon. Berakatz Egunarekin bukatu ohi ziren festak eta jai egunetan etxeetan eta tabernatan neskame, zerbitzari edota sukaldari ibili ziren emakumeek festarako eta dantzarako tarte...

Gehiago irakurri →

Laia Santanachekin ikastaroa (H)ik Dantza landu programan

Haatik Dantza Konpainia 2020/10/12

Haatik Dantza Konpainiak eta Gipuzkoako Dantzaguneak , Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako (H)IK DANTZA LANDU 2020 programaren barnean antolatu dugun bigarren ikastaroaren informazioa bidaltzen dizuegu. Oraingo honetan Laia Santanach Bartzelonako UABn dantza eta sorkuntza iraka...

Gehiago irakurri →

Aiko Eskola digitala: Aurkezpena | Urriak, 15 osteguna

Aiko Taldea 2020/10/11

Ohiko urte batean, egun hauetan, gure dantza ikastaroa hasten arituko ginen.   Ezohiko egoera honen aurrean, eta azken asteotan aurreratu dugun bezala, Aiko Taldeak aukera bat ikusi du zailtasunean, eta gure proposamenean kalitatezko jauzia emateko aprobetxatu dugu une hori. Gure egitekoa e...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

Dantzan 2020/10/16

Aurreskua eta dantzari-dantzako zati batzuk ageri zaizkigu 1946ko NO-DOko irudi hauetan . Aurreskuan zerbitzariek emakume bat sokara gonbidatu duten momentua ageri da lehenengo irudietan. Zerbitzariak gonbidatuaren alde banatan zapiekin eutsita doazela, aurreskuaren aurrean kokatzen dira eta aur...

Ikusi bideoa →

Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi

Gipuzkoako Dantzagunea 2020/10/13

Oihana Vesgak eta Nerea Gurrutxagak elkarrekin sortu dute Leiho zikin, zeru garbi dantza pieza. Lagun bezala dituzten elkarrizketak eta dantzan egiten dituzten mugimendu eta ariketetatik abiatuta aztertu nahi dute emakumearen espazioa erreklamatzea zer den. Sortutakoak 15 programaren barruan Gipuzk...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com