dantzan.eus buletina
2022-05-06

Albisteak

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

Kezka dantza taldea 2022/05/06

Dantzak Eibarren duen indarra erakusteko aukera eskaini digu 2022ko Dantzaren Nazioarteko Eguna. Kaxako lagunen proposamenak dantzan jarri gaitu herriko hainbat dantza talde eta eskola: Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka, denok bat hartuta, kaleak hartu ditugu eta...

Gehiago irakurri →

Martin Zalakain eszenatokietara itzuli da

Argia Dantzari Taldea 2022/05/05

Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna hasi da gure geografiako zenbait eszenatoki zapaltzen. 2022ko urriaren 23an izango da azken emanaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Zornotzan izango...

Gehiago irakurri →

Lide Aranak eta Iker Arruek Gipuzkoako Dantzaren Saria jaso dute

Dantzan 2022/05/04

Dantzaren hilabeteari amaiera emateko Gipuzkoako Dantzaren XIX. Sariak banatu ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (GDPE), eta, XIX. edizio honetan, Iker Arrueren eta Lide Aranaren ibilbidea aitortu nahi izan dute dantzarekiko duten dedikazioa, pasioa eta lanagatik. Apirilaren 30ean egin ...

Gehiago irakurri →

Dantzan Ikasi Topaketak 2022: hemen da egitaraua

Dantzan Ikasi 2022/05/03

Prest dago maiatzaren 21ean Eibarren egingo diren 2022ko Dantzan Ikasi topaketen programa. Iazkoa bezain mamitsua izango dela espero dugu. Hain zuzen, lehen topaketa horietan nabarmendu zen premietako bat, dantzaren irakaskuntzarako material pedagogikoari dagokionaren alorrean eman diren urrats b...

Gehiago irakurri →

XXVII. Herrien jaialdia Getxon

Itxas Argia 2022/05/02

Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeko lagunok “XXVII. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 14an eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurton, Rancho Folclórico São Bartolomeu de Messines izeneko taldearekin partekatuko dugu taula. Emanaldia Andra Mariko frontoian ospat...

Gehiago irakurri →

Umeen dantzaldia

Itxas Argia 2022/05/02

Bi urteren ostean, Getxoko Andra Mariko kaleak berriro ere dantzaz zipriztinduko dira!  Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu Itxas Argiako lagunok maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 7an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira: Agurra (Algorta), Aratz (Gorliz), Bet...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Baigorri: Nafarroaren Eguna 2022 Duguna

Dantzan 2022/05/05

Iruñeko Duguna dantza taldeak Baigorrin dantzatu du; milaka lagun bildu diren Nafarroaren Egunean. Goizean kalejiran aritu dira eta jendez leporaino beteta zegoen Gaineko plazan egin dute eguneko lehen erakustaldia erraldoiak bizkartzain zituztela; Xenpelarrena eta Dorrea egin dituzte. Arratsaldea...

Ikusi bideoa →

Dantzaren Eguna 2022 Eibar

Dantzan 2022/05/03

Dantzaren Nazioarteko Eguna Eibarren.  Biraka, Ballet Eibarres, NeleDantza, Os Galaicos, Kaxa bera eta Kezka dantza taldearen emanaldiak Urkizun, Errebalen, Amañan eta Untzagan, eta festa borobiltzeko Parrapasekin erromeria Untzagan. Irudiak: Yanire Sagredo eta Marta Prol. Eibar, 2022-04-29. ...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Andoain: Santa Krutz 2022 Ezpata-dantza

Dantzan 2022/05/04

Santa Krutz egunarekin ezpata-dantza atera dute Andoainen Urki dantza taldeko kideek. Santa Krutz ermita aurreko zubitik igarota Kale Nagusian harrera egin diete dantzariek udal korporazioari eta eskopeteroei erreberentzia eta ezpata-dantza dantzatuta azkendariek eta buruzagiak. Ermitarako gerturatu dira guztiak eta sarreran arkua osatu dute ezpata-dantzariek. Meza ondorenean ere ezpata-dantza dantzatu dute eta segidan brokel-dantzaren zikloko zenbait dantza egin dituzte. Argazkiak: Amaiur Aristi eta Egoitz Irazabalbeitia. Santa Kruz, ezpata-dantza eta brokel-dantza, Andoain, 2022-05-03.

Gehiago irakurri →

Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza

Dantzan 2022/05/02

Agintariek euritan atera dute soka-dantza dantza Lazkaon San Prudentzio egunarekin. Oin Arin dantza taldeko dantzariek lagunduta eta alkatea aurresku dela zaharrenetik gazteenera osatu dute soka Lazkaoko Udaleko ordezkariek. Abarketak dantzatu dituzte alkateak eta zinegotziek guztiek banan-banan eta axeri-dantzaz gain desafioa eta zortzikoak egin dituzte bi dantzariek. Ondoren, Oin Arineko dantzari gehiago sartu dira sokara eta alkateak eta zinegotzi zaharrenak, aurreskuak eta atzeskuak, agur bana dantzatu diete horietako banari. Fandango eta arin-arinarekin amaitu dute agintarien aurreskua. Argazkiak: Amaiur Aristi. Agintarien soka-dantza, San Prudentzio, Lazkao, 2022-04-28.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Anartz Ormaza Ugalde on Naziak, svastikak eta euskal dantzak

2022/04/30 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com