dantzan.eus buletina
2023-09-01

Albisteak

Adi, prest, sanfermin!

Duguna - Iruñeko dantzariak 2023/08/31

Iazko sanfermineka normaltasunez-edo bizi izan bagenituen ere, aurtengoak izan dira horien berrespena. Iazkoak oraindik ere oin puntetan ibiliz bizi izanaren sentsazioarekin, aurtengoetan urrats sendoz sartu gara. Eta gozatu ditugu, gozatu ditugunez! Gauza bat eta beste, sanferminek irauten duten e...

Gehiago irakurri →

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023

Basque Dance 2023/08/31

Aurten ere hainbat euskal dantza talde ari da nazioartean euskal kultura zabaltzen. Gehienetan euskal erakundeen babesik gabe, guzti horietatik oso gutxik jasoko baitute diru-laguntzarik euskal kultura nazioartean zabaltzeko. Hona hemen orain arte bildu ditugunak: Itxas-Alde (Bakio): Pabianic...

Gehiago irakurri →

Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak Chilón eta Guaquitepec-en

Xabier Itzaina 2023/08/28

Uztail undarrean aste bat pasatu nuen berriz Chiapas-eko Selva Norteko partean. Jada hemen aipatu dituztan Yomol A’Tel (“elgarrekin lanean”, tseltal hizkuntzan)-eko kooperatibak bigarren aldikotz bisitatu nintuen. Esperientzia ikaragarri aberatsa, bainan bertze nunbeit aipatuko dutana. Gau...

Gehiago irakurri →

Donibaneko soka-dantza, Kezkari esker onez

Duguna - Iruñeko dantzariak 2023/08/24

Ekainaren 23an Donibane bezperako soka-dantza atera dugu plazara, Santa Anan bigarrengoz. Iaz pentsatu genuen, soka-dantza  urtean zehar, honengatik edo hargatik, gorazarrea merezi lezakeen pertsona, erakunde edo taldea(k) omentzeko baliatu genezakeela eta ildo horretatik jarraitu dugu aurten ere....

Gehiago irakurri →

"Erio" ikuskizuna. Bakio.

Itxas-Alde Dantza Taldea 2023/08/21

Urtero legez, Itxas-Alde Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskaini genuen Bakion, abuztuaren 15ean, herriarentzako jai egun handienean. Andra Mari egun honetan dantza izaten da protagonista: goizean kalejira egiten da udaletxetik elizaraino, eta meza ostean dantzaldia aurkezten da, udalbatzaren aurr...

Gehiago irakurri →

Argazkiak

Heleta: Kabalkada 2023

Dantzan 2023/09/01

Heletarrek kabalkada plazaratu dute aurtengo udan. Herritarrak batu eta dantza, musika eta antzerkia eskaini dituzte ehunka ikusleren aurrean. Banderariek, oilarrek eta zapurrek ireki dute desfilea eta jarraian sartu dira plazara adin guztietako bolant-dantzariak. Herrian pil-pilean dauden zenbait gairi eta auziri heldu diete toberatan eta hainbat belaunalditako dantzariek eta makilariek dantza eta erakustaldiak egin dituzte plazan beren eginez. Bi kabalkada eman dituzte heletarrek; lehena uztailaren 30ean eta bigarrena abuztuaren 5ean. Argazkiak: Amaiur Aristi. Kabalkada, Heleta, 2023-08-05.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Oier Araolaza on Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak Chilón eta Guaquitepec-en

2023/08/30 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com