2024/10/14
<p>Iurretako dantzari guztiak kalera, plazara atera dira Urrijena jaian. 13-91 urte bitarteko dantzariak elkartu dira aurtengoan. Bost urtetik behin ospatzen duten jai honetan herriko hainbat belaunalditako dantzariak batzen dira dantzarako eta festarako. Talde argazkiak atera, herrian zehar kalejira egin eta plaza hartu dute dantzariek. 17 zortzikotek dantzari-dantzako zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa eta txotxongiloa dantzatu dituzte. Eta jarraian gero gorulari dantzak plazaratu dituzte 3 taldetan: estanpa, zinta-dantza eta arku-dantza. Omenaldien txanda iritsi da segidan, eta soka-dantzarekin borobildu dute plazako dantza saioa. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Urrijena, Iurreta, 2024-10-12.</p>
Gehiago irakurri →