dantzan.eus buletina
2019-11-22

Albisteak

Neskak dantzanteak? Bai, noski

Kattalin Agerre 2019/11/22

Irailaren 8an Otsagabiko Muskildiko Ama Birjinaren omenez ematen diren dantzetan emakumeen parte hartzearen aldeko iritzia azaltzen duen artikulua idatzi du Jose Mari Compainsek Mendixut aldizkarian. Jatorrizko testua gaztelerazkoa da, hurrengo lerroetan duzue euskaratua: "Otsagabia, iraileko ...

Gehiago irakurri →

300 bisitari izan ditu Soka erakusketak lehen hiru asteotan

Dantzan 2019/11/22

Dantzan Biharrianen lur-hartuta dagoen Soka erakusketak Eibarren egingo duen egonaldiaren ekuatorea pasa du. Sei asterako etorri da eta hiru pasa dira dagoeneko, eta bisitari kopuru handia eskuratu du hiru asteotan. Dagoeneko 300 bisitari pasa dira euskal dantzaren urratsetan barneratatzeko aukera ...

Gehiago irakurri →

Nina Ananiashvili: "Laurencia ballet paregabea da, Vakhtang Chabukiani izarraren maisulana"

Dantzan 2019/11/22

Nina Ananiashviliren zuzendaritzapean Georgiako Estatu balletak Laurencia ikuskizuna aurkeztuko du abenduaren 15ean Donostian, 19:00etan Kursaalean. Lope de Vega poeta eta antzerkigile madrildarraren Fuenteovejuna (1619) lanean oinarritutako Laurencia (1939) San Petersburgoko Mariinsky antzokian es...

Gehiago irakurri →

"Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldiak eman duena

Dantzan 2019/11/21

D antzak ondare kultural izendatzearen balizko onurak eta arriskuak jarri dira mahai gainean Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek antolatutako jardunaldian. Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultur Ondarearen lege berria argitaratu eta hilabete gutxira legearen nondik norakoak ezagutu eta legea...

Gehiago irakurri →

Nafarroa oinez, Nafarroa dantzan

Duguna - Iruñeko dantzariak 2019/11/20

Agian gogoratuko duzue oraindik ere Tuteran egon ginen azken aldian euriak gure alpargatak nola blaitu zituen. Bada urriaren 20an Tuterarako bidean gara berriz ere bertako Argia ikastolak antolatu duen Nafarroa Oinez-en dantzan egitera gonbidaturik. Zeruan seinale onik ez eta buseko leihatilatik...

Gehiago irakurri →

Jon Vallejok Semperoper fundazioaren saria jaso du

Dantzan 2019/11/20

Semperoper fundazioa k Jon Vallejo (Donostia, 1985) dantzaria saritu du Alemaniako Dresden Semperoper Balletean daramatzan hamalau urteengatik. Azaroaren 17an ospatu den galan omendu dute eta ekitaldian izan dira Anne Schwanewilms ...

Gehiago irakurri →

AIKODRUMS by Ezpela, Danbolin Masterklasa Ustaritzen 2019-11-23

Aiko Taldea 2019/11/19

Txanbolin, danbolintero, txuntuneroak ginen, gure makilak danborra edo salterioa astintzen zuenean dantzan jartzen gintuelako batipat, eta XIX mende inguruan, orduko pentsamendu erromantikoaren eraginez batez ere, txistulari izaten saiatu ginen, melodia perkusioa baino jantziagoa zelakoan, eta gaur...

Gehiago irakurri →

Maritzuli dantza konpainiak Marian Arregi sala ireki du

Dantzan 2019/11/19

Dantzarako lokal berria inauguratu du Maritzuli dantza konpainiak Biarritzen. 1999. urtean konpainia sortu zenetik ez du egoitza finkorik izan. Udalak eta Ballet Biarritzek utzi izan dizkio dantzarako gelak edo lokalak, baina aldi baterako edo proiektu zehatzetarako. Hemendik aurrera sala propioa i...

Gehiago irakurri →

Escamot català Euskal Herrian 2019

HERRIXA DANTZAN 2019/11/18

Bosgarrenez Euskal Herrira, Escamot català dantzari-musikari txangoak hiru parada egingo ditu aurten, abenduaren 6tik 8ra bitartean: Iruñea, Elgeta eta Lakabe. Zubi laburra, baina bete-betea. Abenduak 6: IRUÑEA 17:00 Kale-dantzaldia Mercaderes karrikan 19:00 Dantzaldia Geltokin (Oliv...

Gehiago irakurri →

Badator Barakaldoko herrien arteko folklore jaialdia

Ibarra-kaldu Elkartea 2019/11/17

Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteak berriro ere dakarkigu Herrien arteko Folklore Jaialdia. Aurtengoa 23. edizioa izango da, eta azaroaren 22tik abenduaren 9ra arte garatuko da. Jaialdiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala eta Kutxabank dira, baina beste erakunde batzuk ere baditu...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Marinelen Hornpipe Highlandetan 2018

Dantzan 2019/11/20

Bi gazte Marinelen Hornpipe dantzan lehiatzen ari dira Highland Jokoetan, Perthshiren, Eskozian. Urteetan Eskoziako kulturaren parte izan dira Highland Jokoak, herri-kirol lehiaketa, musika, dantza eta askoz gehiago. Oholtza gainean ikus ditzakegun dantzariak Marinelen Hornpipe dantza dantzatzen ar...

Ikusi bideoa →

Zegama: San Bartolome 2019 Agintarien soka-dantza

Dantzan 2019/11/18

Zegamako agintariek dantzatutako aurreskua duzue irudi hauetan. San Bartolome egunean goizeko 11:00tan San Bartolome ermitatik prozesioa jaisten da herrira txistulariak, Tobera taldeko dantzari-txikiak, San Bartolome santua eta apaiza. Zupurruti kaleko bidegurutzean herriko agintariak batzen za...

Ikusi bideoa →

Lasa: Kontra-dantzak 1950

Dantzan 2016/04/20

Aurreko batean Lasan 1950ean egindako dantza-jauzi ederrez gozatzeko aukera izan bagenuen, ez da gutxiago orain ikusteko aukera duguna. Kontra-dantzak, Lasako plazan, 1950ean. Erabat ez-ohikoak dira irudi hauek. Ez dugu era honetako irudien konstantziarik. Ez dugu ezagutzen hain filme zaharrik ko...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com