dantzan.eus buletina
2021-09-17

Albisteak

Dantzaren sokan lotuta Otxandion

Kezka dantza taldea 2021/09/17

Dantza, musika eta bertso, programa ederra antolatu dute Otxandion Urduri dantza taldeak eta Iurretako dantzariek. Soka-dantza gainbeheran dagoela sumatzen dute Durangaldean eta balioan jartzeko jaialdia antolatu dute irailaren 4an. Pozik hartu dugu gonbidapena Kezka dantza taldean. Zer esanik ez ...

Gehiago irakurri →

Zirrarak gainezka

Aurtzaka dantza taldea 2021/09/14

Lehen aldia izan balitz bezala. Musukoek ezin izan zituzten gure emozio eta sentimenduak estali. Paxatxo laguna gogoan, egun borobila pasa genuen larunbatean, pandemia aurreko egoera eta aukerak neurri handi batean berreskuratuta. 100dik gora partaidez osatutako segizioa gauzatu ahal izan genuen, h...

Gehiago irakurri →

Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

Dantzan 2021/09/14

Asteburu honetan ospatuko da XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin. Urtebeteko etenaren ondoren, berriro itzuliko dira tokian tokiko zuzeneko dantzak. San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Guardia, Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana,...

Gehiago irakurri →

Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasen “Tenpraren Guarpena” Eibarren

Kezka dantza taldea 2021/09/14

Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak (eta Kezkako dantzariak)  eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten dokumental honek "Tenpraren Guarpena" dokumentalak. Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ...

Gehiago irakurri →

Biribiletik ingurutxoetara eta buelta

Josu Larrinaga Zugadi 2021/09/13

Euskal Herriko uren itsasoratzeak banaketa geografiko, klimatiko eta, nola ez, kulturala sortzen du. Hala ere, isurialde atlantikoa eta mediterraneoa ez dira banatze erabakigarriak, baina eragina dute espektro koreografikoa aztertzerakoan. Tesitura honetan dantza eta melodia pieza berezi bat ezagut...

Gehiago irakurri →

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria 2021

Bizkai Euskal Folklor Elkartea 2021/09/13

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria Bilboko Areatzara itzuliko da aurten; u rriaren 2an eta 16an, 18:00etan. Bilboko Udalaren laguntza ekonomikoa dugu, eta gaur egungo osasun-egoerak, protokolo neurriekin bada ere, Dantza Tradizionalaren jaiaz gozatzeko aukera ematen ...

Gehiago irakurri →

Euskal Dantza Tradizionaleko urteroko XLIV. ikastaroa

Bizkai Euskal Folklor Elkartea 2021/09/13

Bizkai euskal folklor elkarteak urriaren 18an hasiko du bere XLIV. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Bizi dugun osasun-egoera dela-eta, eskatutako protokoloari eutsiko diogu, eta iazko esperientzia kontuan hartuta, ziur gaude, horrek dakartzan eragozpen txikiak gorabehera, gozatu egingo du...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Tokio 2021: Takeatsu Nashimoto

Dantzan 2021/09/17

Tokioko Paraolinpiar Jokoetako itxiera ekitaldiko koreografia. Tokiok Parisi pasa dio lekukoa, eta Takeatsu Nashimoto koreografoak diseinatutako dantza honekin borobildu dute olinpiadetako itxiera ekitaldia. Genero, adin eta aniztasun funtzionalen bereizketarik gabeko mundua irudikatu nahi izan du...

Ikusi bideoa →

Soka-dantzen jaialdia Otxandion 2021

Dantzan 2021/09/16

Hainbat txokotako dantzariak eta soka-dantzak, aurreskuk eta erregelak bildu dira Otxandioko plazan. Soka-dantza ardatza izan duen eta musikariek eta bertsolariek borobildu duten ekitaldia ospatu da. Iurreta, Garai, Berriz eta Durangoko dantzariek eta Otxandioko Urduri, Eibarko Kezka, Bermeoko Alka...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Baiona: Dantzaz Ele

Dantzan 2021/09/13

Dantzaz ele ikuskizuna aurkeztu du Maritzuli konpainiak Baionako katedraleko klaustroan. Zuberoako garai bateko maskaradetako dantzak, Uztaritzeko kaskarotak eta inauterietako konpartsa, Nafarroa Behereko kabalkadetako pertsonaiak eta Besta Berri prozesioa plazaratu dituzte. Arkupeetan kokatu dira ikusleak eta zelai zabala hartu dute dantzariek. Maritzuli konpainiako kideekin batera aritu dira Iruñeko Duguna taldeko eta Lekorneko zenbait dantzari ere. Koldo Ameztoi kontalariak gidatu du emanaldia eta Jean-Christian Irigoien "Galtxet" soinujoleak ipini du doinua eta erritmoa. Argazkiak. Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Dantzaz ele, Baiona, 2021-09-12.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com