dantzan.eus buletina
2020-03-13

Albisteak

Dantza ekitaldi gehienak bertan behera gelditu dira

Dantzan 2020/03/13

Koronabirusa dela eta ezarri diren prebentzio neurriak jarraituz, kultur azpiegiturak eta dantza eskolak itxi eta dantza ekitaldiak eta klaseak eten dira. Atzo goizean aurreikusten zen, beste eremuetan aplikatzen ari ziren neurriek dantzari ere eragingo ziotela eta eguerditik aurrera baieztatzen j...

Gehiago irakurri →

[Bertan behera] "Biko dantzak" dantza asteburua Urduñan martxoaren 28an eta 29an

Aiko Taldea 2020/03/11

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia. Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" eta ez dakiguna “aurkitzeko”, Urduñan elkartzeko proposamenarekin gatoz, balsa, mazurka, pasodoblea, boleroa, txotisa, polka etabarrekin asteburua dant...

Gehiago irakurri →

Dantzaz beteta dator Bilboko Loraldia festibala

Dantzan 2020/03/11

Lau dantza proposamen izango dira aurtengo Loraldia jaialdian : Aura teatroaren Txak txak, Mizel Thereten Diagonalean zehar, Haatik konpainiaren Errimak bi bertsotan eta Elirale konpainiaren O!. Bestalde, Aukeran konpainia eta Amaia Elizaran Alos Quartet  laukotea re...

Gehiago irakurri →

Idauze-Mendiko maskaradak

Haritz EDT 2020/03/10

Asteburu honetan Zuberoako Idauze-Mendi herrian izan gara, herriko gazteek gonbidatuta bertako maskaradez gozatzeko. Gu ostiralean, martxoaren 6an, joan ginen, gauen dantza-emanaldia eskaintzeko herritarrei hango dantzariekin batera. Lehendabizi xiberutarrek bertako dantzak egin zituzten, guk ondor...

Gehiago irakurri →

Jantzari dokumentala martxoaren 26an aurkeztuko da

Dantzan 2020/03/10

Iurretako dantzarien 150 urteko historia jaso duen dokumentala aurre-estreinatuko dute martxoaren 26an. Jone Guenetxeak eta Carlos Iglesiasek zuzendu dute dokumentala eta David Maeztuk eta Xabier Zabalak egin dituzte errealizazio lanak. 2018an Iurretako neska-mutilek osatutako dantzari zortzikotea...

Gehiago irakurri →

Jotak Nafarroako Kultura Intereseko Ondasunaren izendapena jaso du

Dantzan 2020/03/09

Kultura intereseko ondasun inmaterial aitortu du   j ota Nafarroako Gobernuak . 2019ko azaroa ren 27an Foru Exekutiboak eginiko bilkuran erabaki zen Nafarroako Jotari izendapena ematea eta pasa den otsailaren 25ean egin dute ospakizun ekitaldia. Ortzadarreko da...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Eutsi dantzan fandangoa: Josu Garate eta Quico Puges

Dantzan 2020/03/13

Dantza ekitaldiak, emanaldiak, eskolak eta entseguak bertan behera geratu dira, eta beraz, nork bere etxean dantzan egitea da geratzen zaigun azken aukera. Horretan laguntzeko Josu Garate dantzariari eta Quico Puges musikariari eskatu diegu dantzan aritzeko saio txiki bat eskaintzea, eta fandangora...

Ikusi bideoa →

Euskal Herriko dantza lanen katalogoa 2020

Dantzan 2020/03/12

Euskal Herriko 49 dantza konpainia eta 101 dantza ikuskizun bildu ditu 2020ko Euskal Herriko dantza lanen katalogoak. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) aurkeztu berri du. Azken 5 urteotan estreinatutako lanak bildu dira. Laburpen bideo honetan ageri dira aurtengorako aurkeztuak i...

Ikusi bideoa →

Arizkun: Inauteriak 2020 sagar-dantza

Dantzan 2020/03/11

Goizean zehar sagar-dantzariak kalez-kale ibiltzen dira inaute asteartez Arizkunen. Goizeko 11:00etan irten dira kalera eta herriko hainbat txokotan geldialdiak egin dituzte sagar-dantza dantzatzeko. Sagardo tragoxka egin eta hurrengo kalera abiatu ohi dira. Jon Zubiri sagar-dantzariak azaldu digu ...

Ikusi bideoa →

M8 2020 Emakumeak irradakan

Dantzan 2020/03/09

Irradakan ospatu eta aldarrikatu dute martxoaren 8a Euskal Herriko hainbat herritan. Eskuetatik helduta, borobilean dantzan eta kantuan plazaratu dira Emakumearen Nazioarteko Egunean Iruñean, Beasainen, Soraluzen eta Zestoan besteak beste. Izan ere, dantzaren bidez agertu dituzte emakumeek beren ...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com