dantzan.eus buletina
2024-05-24

Albisteak

Whatsap-ez ere jarrai dezakezue Dantzan

Dantzan 2024/05/24

Dantzan Whatsap kanaletik ere jarraitu dezakezue hemendik aurrera. Telegramez ere bazegoen lehendik aukera. Orain, Whatsapen Dantzan kanalera sartu eta "jarraitu" botoian egin klik dantzari buruzko bideo, argazki, albiste, erreportajeak... jasotzeko. Aukeratu Dantzanera iristeko zure bidea: ...

Gehiago irakurri →

Mintegia: Nola dantzatzen da Antzuolan? Antzuolako dantza-sistemak zein harreman du inguruko eta Gipuzkoako beste dantza-eskolekin?

Dantzan Ikasi 2024/05/24

Nondik dator Antzuolako dantzaera? Zergatik dantzatzen dute antzuolarrek horrela? Galdera horiei erantzuten saiatuko da Mikel Sarriegi ekainaren 15ean Antzuolan Dantzan Ikasiren barruan antolatutako mintegian. Lehendabizi, Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gorde duten eta hain ezaguna ez den Iztuetare...

Gehiago irakurri →

Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 2024/05/23

Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean jarri dute eskuragarri. Webgune hau Foru Komunitateko informazio geografiko eta kartografikoarekin lotutako datu, baliabide, tresna eta ezagutza guztiak eskuratzeko gune nagusia da. Sarbidea "zuen mapak" sailetik egin daiteke. https:/...

Gehiago irakurri →

Ekainaren 8an 45. Arabako Dantzarien Eguna ospatuko da Eltziegon

Arabako Dantzarien Biltzarra 2024/05/23

Badator Arabako Dantzarien Biltzarreko datarik garrantzitsuena. Egun honetan, adin guztietako dantzariak elkartuko dira, alaitasunez, emozioz, ospakizunez, festaz eta, nola ez, folklorez beteriko egun batean elkarrekin ospatzeko. Topaketa hau Arabako Errioxako Eltziego herrian izango da, ekainar...

Gehiago irakurri →

Mikel Sarriegi: "Dantza hizkuntza garrantzitsuagoa da adierazpen koreografikoa baino"

Dantzan Ikasi 2024/05/23

400 erreferentzia bibliografiko, 170 erregistro bideografiko, 30 herri eta 90 berriemaile; iturri horietatik jasotakoa baliatu du Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantzaren gramatika deskribatzeko , eta Dantzan Ikasi Topaketetan ondorio nagusi batzuk aurreratu ditu, baita hemendik aur...

Gehiago irakurri →

Ketariatik mundura nanopastorala Arraten

Kezka dantza taldea 2024/05/22

Mixel Etxekoparrek idatzi eta Etxekopar bera Jean Kristian Galtxetabururekin batera musikari dela eta Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori kantari, aktore eta dantzari direla Ketariatik mundura nanopastorala eskainiko dute datorren ekainaren 2an Arraten. Zuberoako pastoralen eredura bai...

Gehiago irakurri →

"25 urte aratusteak Abanton" dokumentala

Meatzaldeko Harrigorria 2024/05/21

🎬🐻Otsailean Euskal Herriko Meatzaritzaren museoan aurkeztu genuen dokumentala, "25 urte aratusteak Abanton" ostegun honetan 21:00etan estreinatuko dugu Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeko Youtube kanalean.🎥😍 ▶️Link: https://youtu.be/m07Y93XI--o?si=LxNdWn35c2wmAjq5 ...

Gehiago irakurri →

Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak aztergai Baionan

Dantzan 2024/05/21

Pastoralak, maskaradak, inauteriak, libertimenduak, tobera mustrak edo kabalkadak; Ipar Euskal Herriko plazako ikuskizunei erreparatuko diote EKEk eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak  maiatzaren 30 eta 31n antolatu dituzten jardunaldietan. Baionako Goi Mailako Arte Eskola izango da t...

Gehiago irakurri →

Komunitatea dantzan Euskal Jaian Deportiboaren mendeurrena ospatzeko

Kezka dantza taldea 2024/05/20

Dantzaren funtzioetako bat herrikideak batu eta dantzaren plazera elkarrekin partekatuz komunitatea jostea dela diote adituek. Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko Eibarren inoiz dantzan aritutako guztiei zabaldu genien gonbidapena elkarrekin dantzan aritu eta plazaratzeko. Entsegue...

Gehiago irakurri →

Duguna izango dugu Euskal Jaian dantza-gonbidatu nagusia

Kezka dantza taldea 2024/05/20

2024 urte honetan bere sorreratik 75 urte betetzen ari den Iruñeko Duguna dantza taldea izango dugu Eibarko 59. Euskal Jaiaren dantza-gonbidatu nagusia. Iruindarrek jarriko dute dantzan Eibar asteburu osoan. Izan ere, larunbat arratsaldean Dugunako dantzari gaztetxoek eskainiko dute emanaldia Ei...

Gehiago irakurri →

Eskrima eta euskal dantza ezpatek lotuta

Oier Araolaza 2024/05/20

Eskrima historikoari buruzko erakustaldi didaktiko bat ikusten izan gara Eibarko Armagintzaren Museoan . Hiru gauza partekatzen ditugu gutxienez euskal dantzariok eskrima historikoarekin: 1. Tresnak (ezpatak, makilak, brokelak...). 2. Tresna horien erabilera eskuekin. 3. Hain ezaguna ez den gorput...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Baztango dantzak 06: Katadera-dantza (zortzi) 1989

Emilio Xabier Dueñas 2024/05/22

Emilio Xabier Dueñasek eta Josu Larrinagak Euskal Herriko joko-dantzak (argitaratu gabea) izeneko ikerketaren baitan 1989an Baztanen eginiko grabazioak . Baztango dantzariekin elkartu eta bertako errepertorioaren parte diren joko-dantzak, mutil-dantzak eta beste zenbait dantza jaso zituzten propi...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com