dantzan.eus buletina
2021-12-17

Albisteak

...eta Argia egin zen

Argiaren Itzala 2021/12/17

1965ko uda, Lefkasen, Grezian da Goizaldi dantza taldea. Goizaldirekin dira Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi. 1958tik ari dira Donostiako dantza taldearekin. Eszenatokian Jerusalem-eko Hebrear Unibertsitateko dantza taldea dago. Bere folklorea berregin eta nortasun aparta erakusten duen herri...

Gehiago irakurri →

Kulunkaz, lehen urratsak dantzan emateko tailerra. Dantza familian

Aiko Taldea 2021/12/16

AIKO Taldeak Gabonak Dantzan programatu du, urtea kantuz eta dantzaz agurtzeko jarduera multzoa, aurrez-aurreko jarduera (Bilboko Campos Eliseos Antzokian, txikienei zuzenduta) eta birtuala (Youtubeko kanalaren bidez, erromeria, hitzaldi bat eta tailer bat barne) uztartzen dituena. Oporraldia a...

Gehiago irakurri →

Olentzero 2021

Olentzero 2021/12/16

Egin zuen Olentzero! Prestatu Olentzero panpina nahi duzuen forma eta itxuran eta bidali argazkia Dantzanera: Olentzero agertu dadila karteltxo bat ondoan duela #OlentzeroDantzan2021 eta #Zuentaldearenizena idatzita bertan.    B idali argazkiak dantzari@dantzan.com emailera et...

Gehiago irakurri →

Argiaren itzala

Argiaren Itzala 2021/12/16

Argia dantzari taldearen lan-moduak , euskal tradizio koreografikoen inguruko ikerketak,  ekarpenak eta sormen mundua ren inguruko gogoetak bildu eta  modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea da blog honen xedea.  Marian Arregirekin batera egindako ibilbideaz  Juan Antonio Urbeltz i...

Gehiago irakurri →

Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu

Ostadar Dantza Taldea 2021/12/15

Dakizuenez, urteroko ohitura dugu Eguberrien bueltan Euskal Herriko hainbat dantzez osatutako emanaldia eskaintzea Beasaingo Usurbe Antzokian. Aurten, ordea, (batez ere bizitzen ari garen egoera bereziak baldintzatuta), urteroko gure emanaldi hau atzeratu behar izan dugu. Hori dela eta, okerrik...

Gehiago irakurri →

Eibarko ermitak

Kezka dantza taldea 2021/12/15

Koko-dantzetan ibiltzen ditugun baserri-bideak, hor dauden (eta egon diren) ermitak eta bertako bizi-lagunen historiak eta istorioak jasotzen ditu Ego Ibarra eta Eibartarren Ahotan-en "Eibarko ermitak historiaren lekuko" dokumentalak . Tartean, Santa Kurutzi dagokion atalean, Mandiola Azpikoko...

Gehiago irakurri →

Covid-19a, asteburuko uholdeak... Zerbait gehiago?

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 2021/12/13

Iragan asteburuan uholdeak nabarmendu ziren Iruñeko karriketan. Batez ere, Arga ibaiaren ondoan dauden auzoetan. Ortzadar Elkarteak egoitza Arrotxapea auzoan dauka eta ibaitik 130 m-tara dago. Aurreko ostiralean ur azpian geratu zitzaigun egoitza. Kalean belaunetarainoko sakonera zeukan urak bar...

Gehiago irakurri →

51. urteurrena ospatuko du Portugaleteko Berriztasuna Taldeak.

Eneritz Mancisidor 2021/12/10

2020an 50 urte bete zituen taldeak eta urte osorako programazioa zeukaten aurreikusita. Pandemiak, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera uztera behartu zituen eta, aurten, 2021ean, urteurreneko ospakizun nagusiari berrekitea erabaki dute.  Abenduaren 19an “51 bai!” izeneko ikuskizuna es...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Alejandra Balboa: Cruceiros Paraiso egonaldiak

Gipuzkoako Dantzagunea 2021/12/15

Alejandra Balboak Cruceiros Paraiso egonaldietan egindako ikerketa prozesuaren azalpenak jaso dira bideo honetan. Kontatzen du nola egin zion bere memoria fisikoari erreparatzeko erronka. Bere buruarekin izandako elkarrizketetatik abiatu da eta arnasketa lantzeko ariketak egin ditu. Arnasketa azter...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com