2023/09/04
Maddalen eta Jean de Jauregiberri anai-arreben bizitza oinarri duen Sibastarrak pastorala eskaini dute urdiñarbetarrek. Parte-hartzaile guztiak Urdiñarben jaioak edo bertan bizi direnak izatea zuten helburu, eta lortu dute. Dantza eta kantu emaileez gain, Maritxu Negeluak idatzi du obra eta Battitta Berrogain aritu da errejenta lanetan. Uztailaren 30ean eta abuztuaren 4an eta 6an plazaratu dute lana. Jauregiberri anai-arreben bizitza guztiz markatu zuten bi mundu gerrak, 1936ko gerra, euskararen aldeko borroka, errefuxiatuei emandako laguntza, emazte abertzaleen lehen taldea... dira pastoralean plazaratu dituzten historiak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Sibastarrak pastorala, Urdiñarbe, 2023-08-06.
Gehiago irakurri →