dantzan.eus buletina
2025-09-26

Albisteak

Dantzan buletina jaso astero

Dantzan 2025/09/23

 Dantzan buletina jaso nahi duzu? Agendara harpidetu nahi? Dantzan Komunitatea Dantzan-en argitaratzeko  Komunitateko kide egin ...

Gehiago irakurri →

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

HERRIXA DANTZAN 2025/09/21

MINTEGIA Kalitatea, ez ‘ikusleei’ begira, baina barrura begira, dantza sakonagotik sentitzeko. Aurten, Elgetan eta Irunen.   Zer da: 'Plazako' dantzaren kalitatean sakontzeko mintegia. Kalitatea, ez kanpora begirakoa (balizko ikusleei), baina barrenera, norberak dantza sakonagot...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Corella: Paloteadoa 2025

Dantzan 2025/09/26

129 urteren ostean Paloteadoa izan da berriro ere Corellan.   Azken p aloteadoaren berri 1896ko ospakizunetan jasotzen da, ohiko egitura dramatikoarekin: aingerua eta deabrua,  artzain-burura (mayorala, gazteleraz) eta artzaina (rabadán, gazteleraz). Tambarria dantza taldea, Iruñeko Ortzad...

Ikusi bideoa →

Garde: Ttun-ttunak 25 urte

Dantzan 2025/09/24

25 urte dira Gardeko ttun-ttuna herritarrek dantzatzeko ohitura berreskuratu zutela. Josema Mendiolak eta Oier Mendiolak jaurti dute aurten Gardeko xeietako txupinazoa. Mendiola aita-semeak, berreskuraketaz arduratzeaz gainera, urteotan herritarrei ttun-ttuna irakasten ibili dirak. Urteotan dantzan...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Donostia: Ezpata-dantza Ipuskoa 1000 urte

Dantzan 2025/09/26

Argiaren zuzendaritzapean Gipuzkoako hainbat dantza taldetako ordezkariek ezpata-dantza kaleratu dute Ipuscua izenaren lehen aipamenaren 1000. urteurrena ospatzeko Gipuzkoako Diputazioak antolatutako programazioan. Parte Zaharreko auzune nagusietan egin dute geldialdi bana: Andre Maria eta San Bizente elizetan. Jarraian, Plaza Berrian izan da saio nagusia; ezpata-dantzaz gain, brokel-dantzaren zikloko zenbait dantza eta soka-dantza plazaratu dituzte. Donostiako Argia, Antiguotarrak, Añorgako Arkaitz, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai eta Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak aritu dira. Argazkiak: Gorka Bravo. Ezpata-dantza, Ipuskoa 1000 urte, Donostia, 2025-06-28.

Gehiago irakurri →

Argia: Muriska 2025

Dantzan 2025/09/25

1989an estreinatu zuen ikuskizuna berriro oholtzaratu du Argia dantzari taldeak. Oraingoa honetan, San Telmo Museoko elizan, Gipuzkoako Diputazioak antolatutako Ipuskoaren 1000 urteurrenean. 70etik gora dantzarik eta 15 bat musikarik hartu dute parte pastoralen egituran inspiratuta dantzaren bidez kontatzen den istorioan. Juan Antonio Urbeltzen koreografia eta Marian Arregiren musika-moldaketekin osatutako ikusgarrian hainbat taldetako kideek hartu dute parte: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Kezka (Eibar), Elai-alai (Portugalete), Gure-kai (Deba), Haritz (Elgoibar), Antiguotarrak (Antiguo), Astigar (Astigarraga), Arkaitz (Añorga). Argazkiak: Gorka Bravo. Muriska, Argia, Donostia, 2025-06-28.

Gehiago irakurri →

Podcastak

Erromerien bueltako solasaldia

2025/09/22

'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala. Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com