|
dantzan.eus buletina 2016-12-23
|
Azken urteotako ohituratxoari jarraikiz, Olentzero pasiora aterako dugu gaur iluntze aldean, Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Puska-biltzean ibiliko gara, handi zein txiki, gauean afari-lege ederra egiteko.
18:00etan abiatuko gara Maiatzaren 2a karrikako gure egoitzatik eta Caldereria, ...
Gehiago irakurri →
|
Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2016ko dantza sustatzeko diru laguntza deialdiaren ebazpena argitaratu du. Azken bi urtetan bezala, denera 400.000 euro emango ditu koreografia sorkuntza, konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpenean eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzan laguntzeko...
Gehiago irakurri →
|
Urtea azken txanpan sartuta atzera begiratzeko unean gaude, eta dantzan.eus-en 2016 honetan interes handiena eragin duten sarreren rankina duzue segidan. Hona aurten gehien irakurri diren 15 albisteak:
Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan? (Oier Araolaza)
Ho...
Gehiago irakurri →
|
1936ko urriaren 7an, Espainiako Gerra zibila hasita zegoela eta bonba hotsak entzuten hasita zeudela eratu zen Gernikako Juntetxean lehen Eusko Jaurlaritza. 80 urte pasata, 2016ko urriaren 7an, lehen Jaurlaritzaren eraketa gogoratu da leku berean, Gernikako Juntetxean eta bertan hango eta hemengo e...
Gehiago irakurri →
|
Eibarko patroia dugu San Andres eta jai eguna da herrian. Hau honela, azaroaren 30ez, Kezkako dantzari txiki zein helduko ezin izaten diogu festarako nahiari eutsi eta eguerdi aldera Untzaga plaza, erromeria giroan, dantzaz betetzen dugu urtero.
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zug...
Gehiago irakurri →
|
Guztiok behar ditugu sinboloak. Sinboloen bitartez irudikatzen ditugu balioak. Gure nortasunaren erakusle dira. Sinboloak geureganatzen ditugu eta, denborarekin, sinboloek definitzen gaituzte. Zinemako edo literaturako pertsonaien moduan, bizitza eta ibilbide propioa urratzen dute batzuetan. Hor di...
Gehiago irakurri →
|
Iruñea noizbait Iruñea bada, negu parteko egun eguzkitsu baina hotzetan dela dio Miguel Sanchez Ostiz idazleak. Oraindik negua izan gabe ere, halako eguraldia tokatu zitzaigun, joandako azaroaren 29an, Sansaturnino egunez, gure hiriaren egun handi(et)a(ko bat) ospatzeko. Iruñea inoiz baino Iruñ...
Gehiago irakurri →
|
Gabon gauean eta Eguberri egunean Artzainen dantza egiten dute Bastidan. Abestuz eta dantza eginez iragartzen dute artzainek Jesusen jaiotza. Taldearen buru egiten duena Katximorro izenez ezagutzen dute. Udaletxe aurrean kantatu eta dantzatu ondoren, plazatik elizarako bidea egin eta beste horrenb...
Gehiago irakurri →
|
Irisarriko dantzariek Kabalkadan egindako dantza-luzea ikus daiteke bideo honetan. Laurent Harinordoki eta Christine Urruti aritu ziren Irisarriko dantzariak trebatzen eta dantzak prestatzen, eta dantza-luzearen aldaera propioa moldatu zuten Kabalkadarako. Kabalkada, tobera eta guzti, ospatu zut...
Gehiago irakurri →
|
2017ko urtarrilaren 22an abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Zehazki Pettarra eskualdeko zenbait herritako gazteek emango dituzte, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikileko gazteek. Ürrüstoin mustrakak filmatzen izan gara eta bertan Allande Davant ...
Gehiago irakurri →
|
Larrain-dantzaren pasarte bat ikus daiteke 1954ko bideo honetan. Seccion Femeninaren baitan antolatutako dantzariak dira Lizarrako larrain-dantza egiten ageri direnak. Frankismo garaiko Noticiario Documental edo No-Do albistegi bateko berria da, eta bideoaren azken 30 segundotan ikus daiteke larr...
Gehiago irakurri →
|
Olentzero emakumeak hasi dira agertzen. Tradizioan Olentzero emakumeak izan dira. Olentzero ez zen beti lanbide eta forma berean irudikatzen. Batzuetan ikazkin, beste batzuetan arrantzale. Orantzaroa ikertu du Leitzako ALKE elkarteak. Orantzaro ehiztari, dantzari, txistulari. Orantzaro jostun, artz...
Gehiago irakurri →
|
Mikel Laboa katedraren laguntza jaso du Jaiotz Osak bakarkako bere lehen lana egiteko. Gipuzkoako Dantzagunean eta Donostiako Egiako kultur etxean landu du proiektua. Bera da proiektuko dantzari-bakarlari eta koreografoa, eta hainbat kolaboratzaile izan ditu: Xabier Mujika (jantzigintza eta eszeno...
Gehiago irakurri →
|
Ezpata-dantza Gernikan, Juntetxean, 2016ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurreneko ekitaldian. Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean Urki (Andoain), Gure-Kai (Deba), Duguna (Iruñea), Elai Alai (Portugalete), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Gasteizko dantzariak (Gasteiz) eta Kezka (Eibar) dantza taldeetako dantzariek, musikariek eta eskopetariek parte hartu zuten. Argazkiak: Felipe Loyola. Gernika, 2016-10-07.
Gehiago irakurri →
|
|
|
|