dantzan.eus buletina
2022-07-16

Albisteak

Aiko Taldeak Jacara eramango du Danspirenaika

Aiko Taldea 2022/07/13

Areatzako inaugurazio-hitzordu arrakastatsuaren ondoren, Danspirenaikak Pirinioetako paisaia naturaleko dantzaren inguruko elkartruke kulturaleko asteburuaz gozatzera gonbidatzen ditu dantza tradizionalaren zaleak. Oraingoan, AIKO Taldeak, musikarien eta dantza maisuen kultur kolektiboak, Pirinioak...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Dantzaz: Atalak, Becky Siegel

Dantzan 2022/07/15

Eustearen eta askatzearen arte ko orekaren bila aritu da Becky Siegel (Colorado, AEB, 1959 ) Gipuzkoako Dantzagunean Dantzaz konpainiarekin. Dantzaren eta bizitzako hainbat esparruren gakoa oreka horretan oinarritzen dela dio. Garrantzia ematen dio dantzan sentitzen diren emozio ...

Ikusi bideoa →

Eusko Ikusgayak 13 Donostia: Trikitixa dantzariak 1923

Dantzan 2022/07/14

Bi bikote dantzari soltean dantzan Donostiako II. Erakusketa Azokako oholtzan. 1923ko irailaren 15etik 31ra egin zen azoka eta irudi hauek 22koak edo 23koak izan behar dute, bi egun horietan egin baitziren dantza solteko erakustaldiak. Lau dantzari ari dira oholtzan dantzan, bi gizonezko eta...

Ikusi bideoa →

Dantza dokumentazioa Eresbilen

Gipuzkoako Dantzagunea 2022/07/13

Dantzaren inguruko argitalpen eta material ugari kontsulta daitezke Eresbil Musikaren Artxiboan, hala bertatik bertara, nola sarean. Gipuzkoako Dantzagunea eta Eresbil zenbait proiektutan aritzen dira elkarlanean , eta sortzaile, ikertzaile eta dantza-zaleek jakintza-iturri oparoa dute eskura Eres...

Ikusi bideoa →

Sanjoanak 2022 soka-dantzan

Dantzan 2022/07/12

San Joan jaiak dantzan ospatu dira Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Horietako askotan, soka-dantzan, suaren bueltan elkarri eskutik helduta dantzan. San Joan bezperan aurreskua atera dutenetako batzuren irudiak bildu ditugu:  Andoain, Irun, Antzuola, Iruñea, Abaltzisketa, Errenteria-...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Lesaka: San Fermin 2022 Ezpata-dantza

Dantzan 2022/07/11

Ezpata-dantzariak indar eta gogo biziz atera dira Lesakan. Makil-gurutzea, Zubigainekoa eta Zeharkakoa dantzatu dituzte San Fermin eguneko goizean. Kalez kale elizara igo dira, handik plazara eta segidan Onin errekako zubira. Plazan amaitu dituzte goizeko lanak. Musika banda eta txistularien doinuan eta herritarren eta bertaratutakoen txalo eta oihu artean aritu dira ezpata-dantzariak goiz osoan zehar dantzan. Argazkiak: Amaiur Aristi, Peru Gartzia – Dantzan CC-BY-SA. Ezpata-dantza, San Fermin, Lesaka, 2022-07-07.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Agenda

Brokel-dantza

Dantzan 2016/06/20

Añorga 2022/07/16 Gehiago irakurri →

Mairuaren alardea

Dantzan 2016/06/20

Antzuola 2022/07/16 Gehiago irakurri →

Baztandarren biltzarra

Dantzan 2016/07/15

Elizondo 2022/07/17 Gehiago irakurri →

Itsasi: Arkupean

Dantzan 2022/07/13

Azpeitia, plaza 2022/07/17 Gehiago irakurri →

Itxas Argia: Aurrez aurre dantzan

Itxas Argia 2022/07/03

Muxikebarri, Getxo 2022/07/17 Gehiago irakurri →

Beacky Siegel: EveryOne

Dantzan 2022/07/13

Zangotza 2022/07/18 Gehiago irakurri →

Kukai: Gela jauziak

Dantzan 2020/09/22

Aretxabaleta, plaza 2022/07/20 Gehiago irakurri →

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

Dantzan 2022/07/06

Elgoibar, Maala 2022/07/22 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com