2024/06/03
<p>Korpus egun berezia izan da aurtengoa Oñatin; urte luzez kofradiako kide eta dantza-maisu izan den Jesus Irizar Txutxin falta zen. Emozioz betetako eguna izan da dantzarientzat, Txutxin ez zen bertan, baina bai denen buru eta bihotzetan. Goizean prozesioan lagundu dute dantzariek eta arratsaldean Oñatiko dantzak eta soka-dantza plazaratu dituzte. Soka-dantzan aurreskuak eta atzeskuak beren lana eginda herritar guztiei ireki zaie soka eta plaza osoa dantzariz bete da Txutxin dantzan denek elkarrekin omentzeko. Argazkiak: Amaiur Aristi. Korpus, Oñati, 2024-06-01.</p>
Gehiago irakurri →