dantzan.eus buletina
2025-02-21

Albisteak

Zer ezaugarri izan behar ditu 6-12 urte bitarteko haurrekin diharduen irakasleak?

Haurrak, haurrak... 2025/02/20

[Euskal-dantzan ere bai, eskolaz kanpoko jarduera izanagatik, adin horietako haur eta gaztetxoekin ari garen aldetik, gure espezialitateari dagokion ezagutzatik haratago] Aritz Larreta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da, psikomotrizista, eta Hik Hasiren "Lehen Hezkuntza eraldat...

Gehiago irakurri →

Herri inauteriak Naiz irratian 1: Aitzpea Leizaola

Aritz Ibañez Lusarreta 2025/02/20

Herri inauteriei buruzko podcast atala abiatu du Naiz Irratiak ate-joka ditugun besta berezi hauetako zenbait adibide gertuagotik ezagutzeko: Uztaritze, Ituren, Añorga, Lizarra, Bilbo, Altzai-Lakarri, Artea, Zalduondo, Baigura inguruko herriak… Guztiak ala bakarren bat entzuteko zalantzatan baz...

Gehiago irakurri →

Koko-dantzetako briztadak 1: 2024ko San Romangoak

Ballak eta plazerak 2025/02/19

San Romanera ailegatu garenean, bertako etxekoandreak zabaldu digu, eta dantzan eta kantuan egin dugu. Eske-kantuak “dirua baneuka, patrikarako” dio. Etxekoandre hori adi asko egon da, eta “neuk ere bai” gaineratu du, afanik batere gabe, baina hurbilen geundenok entzuteko moduan. Emakumea e...

Gehiago irakurri →

10 urtez sagardogileak soka-dantzan

Dantzan 2025/02/19

Duela 10 urtetik sagardo denboraldia soka-dantzan irekitzen dute sagardogileek. Joxe Mari Alberro Sagardo Etxeko zuzendariak azaldu digu aurretik Txotx irekieran txalapartariak aritzen zirela eta gero agurra dantzatzen zela, "ni dantza mundutik nator. Azken aldian agurra mundu guztiari dantzatzen z...

Gehiago irakurri →

Hemen dira 2025eko Koko-dantzak

Kezka dantza taldea 2025/02/18

Otsailaren 22an, larunbatez, ospatuko ditugu 2025ko koko-dantzak. Goizean 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Agina eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-guneko...

Gehiago irakurri →

2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak datorren larunbatean (martxoak 1)

Ostadar Dantza Taldea 2025/02/18

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo Inauteri herrikoiak antolatu ditu datorren Inaute larunbaterako (martxoak 1). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Ohi bezala, dantza tald...

Gehiago irakurri →

Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik otsailaren 22an, egun osoko egitarauarekin

Andra Mari Dantza Taldea 2025/02/17

Dantza taldeko 70. urteurreneko ekitaldien egitarauaren baitan, otsailaren 22an Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik bere osotasunean. Hainbat urtetako lanaren ostean, aterako du plazara Zuberoako inauteririk esanguratsuena, eta horrek hogeita hamar pertsona baino gehiagoren inplikazioa e...

Gehiago irakurri →

Badator Anarru Eguna!

Itxas-Alde Dantza Taldea 2025/02/17

Iaz berreskuratu genuen Bakion Anarru Eguna. Hainbat hamarkadaren ostean, anarruak berriz bueltatu ziren Bakioko kaleetara. Eta ez ziren bakarrik bueltatu, aratusteetako beste pertsonaia batzuekaz batera etorri zen, gainera. Aurton,  Anarru Eguna martxoaren 8an ospatuko da. Eta zenbait nobedad...

Gehiago irakurri →

Maskaraden mintzoak 3: emazteak maskaradetan

Aritz Ibañez Lusarreta 2025/02/17

Hemen, dantza bortitzagoa zen, basaxeagoa indarrez... Orain prefosta, neskatilak ere dantzan jarri dira. Garai batean, ez zen aski mutikorik. Neskatilek dantza atxiki dute. Urrats gaitzenak amiñi bat baztertu dituzte horregatik. "11 temps" eta zangoaren altxatzea… Neskek ez dituzte ematen ah...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Sorgin, txino eta kerestu: dantza komikoaren aldaerak

Dantzan 2025/02/21

Sorgin-dantza, txino-dantza, kerestuen dantza... ohartuta al zeundeten denak doinu beraren bueltan dabiltzala dantzan? Musika ez ezik dantzaren egitura eta mugimenduak ere tankerakoak dira batean eta bestean. Lasarte-Oria, Antzuola, Bergara, Aretxabaleta eta Zuberoan dantzatzen dira aire eta mimika...

Ikusi bideoa →

Aretxabaleta: Txino-dantzaren 50. urteurrena

Dantzan 2025/02/18

Aretxabaletan, festa berezi eta propio bat antolatzen zen antzina karnabaletan: bertako txino-dantza. Badirudi 1934. urterarte ospatu zela. Gizonezkoek egiten zuten, eta dantzan aritzeko, emakumeen ehunezko azpikogona edo “kamixa” zuri luzea janzten zuten dantzariek, buruan kapela zahar bat eta...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka

Erantzunak

Xabier Etxabe on Haurren euskal-dantza taldeak eta haur abesbatzak: parekotasunak?

2025/02/17 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com