Orain arteko ekarpenak

Hartu-emanak

2026/04/07

Hartu-emanak
Egun, 2026ko zezeilaren 4an, Santa Ageda bezperako kopla ederrak abestuko dituzte Galdakaoko Andra Mari taldeko gizonezkoek eta, estreinakoz, ez dute Kepa Artetxe —ezta Josean Sagasti— hezur-haragiz kantatu edo, gutxienez, entzuteko izango. Lelengo hasite gura genduke etxeko jauna notadu. Hutsunee...

Gehiago irakurri

Astroez, hizkuntzez

2026/03/30

Astroez, hizkuntzez
Aita hil zenetik hiru hilabetera, zimelak baztertu, animatu eta gehixeago atera behar nukeela nabil erabaki beharrez. Horretara, aurrekoan “Maria Stuarda” izeneko opera ikustera jo dugu Bilbora. Musika ederra eta pasarte indartsuak aurkezten ditu: Eskoziako eta Ingalaterrako bi erreginen arteko lis...

Gehiago irakurri

Non zaude, Nebera?

2026/03/30

Non zaude, Nebera?
Gaurko 2025eko Domu Santu eguneko egunkarian Ondarroan eta Bermeon izotz fabrika bana eraikitzeko asmoa iragartzen da. Niri “izotz fabrika” irakurri eta, aurrena, Cien años de soledad-en hasiera gogorarazten dit. Ondoren, umetako eguerdietan, Isasiko arraindegiko zilar ikuskizun bizia.  Koko-dant...

Gehiago irakurri

Erregina Arrate gainean

2025/12/18

Erregina Arrate gainean
Bederatzigarren hilabetea bere zortzigarren egunean sartu da. Zerbitzari isilek, tentuz, antzinako ezpata horma zurrunetik eraitsi dute, Lilibeth erreginaren begiradapean. Gero, oihal tertziopelozko batean bildu eta ezpata-dantzen lurraldean azaldu da goiz-goizetik. Jantzita dakartza koroa eta bitx...

Gehiago irakurri

Krakovia dantzarion oroimenean

2025/12/09

Krakovia dantzarion oroimenean
2014. urteko martxoaren azken hondarrak dira. Gure nagusiak Europan zehar diren zaldikoei buruzko erakusketa bat egitekoa dela jakin du Poloniako Krakovia hiritik, eta Euskal Herritik dantzara joan behar genukeela sartu zaio kasketan. Prestatu gara, beraz, Zuberoako maskaradetako zazpi pertsonaiar...

Gehiago irakurri

Oregi Zahar etxekoen mugarriak

2025/12/03

Oregi Zahar etxekoen mugarriak
Eibarko eremuetako Aginaga auzotik gora egizu, Arando baserrietara bidean, eta bi herriren eta bi probintziaren arteko mugarri bat Oregi Zahar etxeko sukaldean ezartzen omen da. Anek azaldu digu: halakoetan suak erakutsi ohi du etxea nongotzat joko den. Gaurko kasuan, sukaldeak Eibar aldera emate...

Gehiago irakurri

Akondiaz

2025/10/09

Akondiaz
Ez, ez zaigu kontrako eztarrian trabatuko Elgoibarko Haritz dantzari-taldean zenbat ikasi genuen aitortzea. Kiloko arrazoi puskak izan arren ere ez. Edo horrexegatik, hain zuzen. J.I. Sarasua zenak, Lurdes Odriozolak eta dantzari disdiratsu haiek guztiak eraikin dotore eta guretzat zein abegikorra...

Gehiago irakurri

Bide segurua

2025/10/01

Bide segurua
Gaurko gure adinetik atzera begiratuta, berrogei urte baino gehiago dira Txutxin Irizar aurrenekoz ezagutu genuenetik. Orduan sasoian Eibarko Amalur taldeko lokalean, Jose Mari Iraola eta biak aurkezten zaizkit orain Oñatiko arku-dantza erakustera etorrita. Biak ere irakasle zorrotzak. Biekin ere...

Gehiago irakurri

Suinagan totem

2025/09/17

Suinagan totem
Sasoi baten Ander Fernandez dantzari indartsuaren hitz egiteko gazte-argotak grazia handia eragiten zigun. Anderri ikasi genion totem hitzaren deformazio, kalanbur edota bigarren adiera bat: “estaba toten, to tenso”. Koko-dantzetako totem edo ikur gogorrenetako bat Suinaga etxeko andrakumea izan du...

Gehiago irakurri

Annie Hegi akorduan

2025/05/10

Annie Hegi akorduan
Claude Iruretagoienak Annie Hegi dantzari izandakoa orain hilabete zendu dela ezagutarazi digu Biarritzetik. Beste xehetasunik ez dauka, eta Claudek berak ere ezustearen ziega barrutik hitzegiten digu. Etxera bidean, autoan, Kondharian aurrena eta Pas de Basque izeneko ikuskizunak argitu zaizkit,...

Gehiago irakurri