Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Garmendia Larrañaga etnografoa hil da

Dokumentuaren akzioak

Juan Garmendia Larrañaga etnografoa hil da

2015/01/08 16:25

Etnografian, folklore ikerketan eta historian lan ugari egindako Juan Garmendia Larrañaga hil da 88 urterekin. Tolosan (Gipuzkoa) 1926an jaio zen Juan Garmendia eta besteak beste neguko festetako eta inauterietako ohiturak bildu eta ezagutzera eman zituen. 60 liburu eta 400 artikulu inguruko ekoizpen zabalaren egilea izan da Juan Garmendia Larrañaga. 

Eusko Ikaskuntzako ohorezko bazkide (1996), Tolosako seme kuttun (1998) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare saria (2011) aipamenak jaso ditu besteak beste. Etnografia lanetan maiz jaso eta aipatu ditu bere lanean dantza kontuak. Adibidez, bere lanen artean hauetan daude dantzari buruzko aipamenak:

  • "La artesanía del cencerro en Zubieta", en CEEN , II, 4 (1970), p. 127-134
  • Iñauteria. El carnaval vasco, Donostia: Gipuzkoa-Donostia Kutxa, 1973.
  • Carnaval en Alava, San Sebastián: Haranburu, 1982
  • Carnaval en Navarra, San Sebastián: Haranburu, 1984
  • "Solsticio de verano. Festividad de San Juan Bautista", en CSAE, V, (1987), p. 179-190.
  • Ritos de verano (I): festividad de San Juan Bautista, Donostia: Kriselu, 1987.
  • Léxico etnográfico vasco-Euskal lexiko etnografikoa, Donostia: Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1987.
  • Ritos de verano (II): festividad de San Juan Bautista, Donostia: Kriselu, 1988.
  • "La fiesta, expresión del alma del pueblo, dentro del proceso evolutivo del medio de vida", en CEEN , XXI, 53 (1989), p. 9-20.
  • "En torno a la celebración de la festividad de San Juan Bautista", en ASEF, 36, (1990), p. 99-102.
  • La huella humana en los barrios de Altzola y Laurgain, villa guipuzcoana de Aia, Donostia: Diputación Foral de Guipuzcoa, 1991.
  • Altzola eta Laurgain auzunetako giza urratsa, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991.
  • Fiestas de invierno, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1993.
  • Neguko festak, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1993.
  • "Valle del Roncal. Paisajes y labores", en Navarra. Temas de Cultura Popular, n. 257, Pamplona: Diputación Foral de Navarra, 1976.
Eusko Ikaskuntzak Juan Garmendi Larrañagaren Lan Osoen bilduma digitalizatu eta sareratu zuen eta Euskomedian aurki daiteke osorik. Artisautza, festak, jokoak, mitoak eta legendak, etnografia, inauteriak, histgoria, medikuntza herrikoia, hileta errituak, lexiko etnografikoa eta biografia ataletan banatuta, tolosar honen ekoizpen oparoa eskura dago bertan:

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.