dantzan.eus buletina
2023-09-29

Albisteak

Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza

Dantzan 2023/09/28

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala antolatu da urriaren 5etik 8ra. Aurtengoa jaialdiaren 11. edizioa da. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako musika eta dantza ekitaldiak, eta igandean Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunarekin borobilduko da ...

Gehiago irakurri →

Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari

Duguna - Iruñeko dantzariak 2023/09/28

Asteburu kargatua izan dugu iraileko 8-9koa. Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen biharamunean, larunbata 9an beraz, goizean goizik abiatu gara. Jose Antonio Olanok eta bere ikasleek 1856. urtean egin zuten  Dantzarien bidea  egin dugu guk ere, kontrako norabidean  —eta meritu gutxiagoz, aut...

Gehiago irakurri →

Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute

Dantzan 2023/09/27

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko hautaketa prozesurako izen-ematea irekita dago 2023ko abenduaren 1era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainb...

Gehiago irakurri →

Goi-Alde dantza taldeak Erandioko historia aurkeztuko du urriaren 7an Erandioko Euskadi plazan 19:00etan.

Goi-Alde dantza taldea 2023/09/26

Erandio 1100. urte inguruan sortu zen Andra Mari elizaren inguruan. Ikuskizunean, dantzak, musikak eta  herriaren historia Erdi Arotik gaur egun arte narratzaile bat izango da historiaren gidaria. Honako hauek ikusi ahal izango ditugu: bandoen arteko guda, Erandioko hazkundea, Amerikara migrazi...

Gehiago irakurri →

Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak. Pueblako mendietako dantzen mundua

Xabier Itzaina 2023/09/25

Agorrila hastapenean behar izan nuen laneko joan Pueblako Sierra Nororiental-ean dagoen Cuetzalan-erat. Han elgarretaratuak daude Tosepan batasunaren baitan hunenbertze kooperatiba, zoinek nahua eta totonaco leinuetako 40,000 familia beino gehiago juntatzen dituzten. Esperientzia aberats hortaz bal...

Gehiago irakurri →

Badator XXV.Sagardo eguna Gallartara!

Meatzaldeko Harrigorria 2023/09/24

...

Gehiago irakurri →

Jesus Luisa Esnaola, dantza maisua

Jose Ignazio Ansorena 2023/09/24

Errenterian jaio zen 1 1904.ean. Eta han hasi zen euskal dantzarekin zaletzen, Ireneo Rekalde 2 maisuaren eskutik. Baina gazterik Donostiara etorri zen lanera eta izeba baten etxean geratu zen bizitzen, Parte Zaharreko abuztuko 31 kalean 3 . Hemen Pujana zaharraren dantza ikasle jarri zen. ...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Oihana Varela: Plañideras

Dantzan 2023/09/29

Egungo gizarteak eta teknologiak edozein tragedia produktu bihurtzeari buruzko hausnarketa da "Plañideras" dantza-performance lana. Heriotza —erreala eta sinbolikoa— da gai nagusia, zerbait berria eraikitzeko joaten utzi nahi ez dugun hori. "Plañideras, cómo convertir una tragedia en produ...

Ikusi bideoa →

Bedaio: Ingurutxoa 2023

Dantzan 2023/09/28

Iraileko Ama Birjinaren jaietako igandean Bedaion hainbat herritarrek ingurutxoa plazaratu dute. Guztira 15 bikote atera dira dantzara kalejiran banderaria eta txistulariak aurretik doazela. Ondoren, bikoteka eta ilaran, inguru-txikia eta inguru-handia dantzatzen dituzte eta bukaeran, biribilean ko...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Iurreta: San Migel 2023 Azken Entsegua

Dantzan 2023/09/29

Iurretako dantzariek herriko gazteen laguntzaz Donien Atxa zutitu dute plazan eta azken entsegua egin dute San Migel bezperan. Dantzari-dantza osoa plazaratu dute lehendabizi eta jarraian kantatutako erregelak dantzatu dituzte. Behin azken entseguan jende aurreko lehen agerraldia eginda, dantzan pasatuko dituzte jaiak Iurretako dantzariek. San Migel eguneko eguerdian eta arratsaldean dituzte saio nagusiak eta Errosario igandean dantzatuko ere arituko dira eguerdi eta arratsalde. Argazkiak: Amaiur Aristi. Azken entsegua, dantzari-dantza, erregelak, Iurreta, 2023-09-28.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka

Erantzunak

Oier Araolaza on Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak. Pueblako mendietako dantzen mundua

2023/09/26 Gehiago irakurri →




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com