Dokumentuaren akzioak
Hiru pastoral Jonmikel Intsaustiren begietatik

Aipatu beharko nuke lehendabiziko pastorala 1989an Ormaiztegin ikusi nuela, Altzai eta lakartarrak Goierrira etorri zirenean. Ezezaguna zitzaidan ikusgarria, denborarekin ezagunago egingo nuen, Zuberoa sarri bisitatuz eta maskaradetatik hasita 1993an lehen aldiz Zuberoa ezagutu nuenean. 1999an baneraman 6 bat urte maskaradetako argazkiak ateratzen eta tartean aurretik pastoral bat edo beste ikusiz, Agirre presidenta adibidez. Aitortu behar dut, goizez ez nintzela iristen, eta desfilea ez nuela ikusten…
Argazkietan jasotako bigarrena Pier Paul Berzaitzek idatzitako Madalena de Jaureguiberry pastorala da, eskiülarrek maisuki plazaratu zutena. Madalena (1884-1977) bederatzi haurretatik hirugarrena, 1906an Pauen ikasketak amaitu ostean, Argentinara joan eta 6 urtez frantsesezko irakasle izan zen. 1914an Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean (2023ko pastorala Sibasiara itzuli zen). Euskara-irakaskuntzan eta kulturaren sustapenean aritu zen, baita Bigarren Mundu Gerran ere nazien aurkako erresistentzian. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Maisuki interpretatu zuten pastorala eskiülarrek pastorala; gogoan ditut oraindik zein zoragarri dantzatu zuten oholtzan tangoa eta sujetak jendaurrean emandako saioak: Jonmikel Intsausti. Madalena Jauregiberri pastorala, Eskiüla, 2000-07-29.
Argazkietan jasotako bigarrena Pier Paul Berzaitzek idatzitako Madalena de Jaureguiberry pastorala da, eskiülarrek maisuki plazaratu zutena. Madalena (1884-1977) bederatzi haurretatik hirugarrena, 1906an Pauen ikasketak amaitu ostean, Argentinara joan eta 6 urtez frantsesezko irakasle izan zen. 1914an Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean (2023ko pastorala Sibasiara itzuli zen). Euskara-irakaskuntzan eta kulturaren sustapenean aritu zen, baita Bigarren Mundu Gerran ere nazien aurkako erresistentzian. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. Maisuki interpretatu zuten pastorala eskiülarrek; gogoan dugu oraindik zein zoragarri dantzatu zuten oholtzan tangoa Irudiak: Jonmikel Intsausti. Madalena Jauregiberri pastorala, Eskuila, 2000-07-29.
Jean-Louis Davant-ek idatzitako pastoral ederra. Zuberoan II. Mundu Gerran nazien okupazioaren aurka aritu ziren bi maki-taldeen (CFP eta AS) jarduna kontatzen du. Allande Sokarrosek hilaren 17ko Egunkarian zioen txaloak ugariak izan zirela, isiltasuneko uneak bezala eta Makien Kantorea, Ospitalepe-Sohütako zorigaitza edo Julio Lopezena aipagarri direla. Eta azpimarratzekoa Davantek liburuxkan gehitutako historia atala, egunez egun makien jarduna xehetasunez informatzen duena. Jantzietan lan handiko lana, alemanez jantzitako tropak beldurgarri bihurtu arte. Hala aipatu Davantek euskal prentsan garai hartan, pastoral izatekotan “pastoralak trajeria behar duela izan”. Argazkietan hartutako azkena: Zergatik? Saiatutako hurrengoan (Etxahun-Iruriren omenezkoan), mikrofonoak paratu zituzten oholtza ondoan. Argazkilarion kameron soinua mikrofonoetatik irteten zen. Segidan itzuli nintzen aulkira. Gaur arte. Aberatsa izan zen. Argazkiak: Jonmikel Intsausti. Xiberoko makia pastorala, Sohüta, 2001-07-15.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa