Orain arteko ekarpenak
2021/03/20
Maskaradetan ezagutu genuen Joseba Aurkenerena idazlea. ‘Euskal Sinesmen Zaharrak’ idatzi zuen liburuan euskal pentsamendu magikoa aztertzen du, eta iragana hobeto konpreni dezagun laguntzen digu. Liburuan ageri dira euskal sinesmen zaharren ezaugarriekin euskal inauterian azaltzen diren perts...
2021/03/20
Aurreko batean Zuberoako Maskarada eta dantza taldeak herrialdetik kanpo (bereziki Hegoaldera) joan izanaz mintzatu ginen, oraingoan, ordea, Hegoaldeko taldeek zer eman dieten Maskaradei komentatuko dugu.
Hegoaldean Zuberoako dantzak zabaldu izanaz bada zer idatzia: Juan Antonio U...
2021/03/20
Maskaradak antzeztuko diren herrietako dantzariek talde errezibitzailea osatzen dute; eurak ‘ongi etorria’ egingo diete kanpotik datorren taldeari, eta eurekin lehiatuko dira dantzan Barrikadak egiten diren bitartean. Egun, errezibitzaileak dantzariz jantzita ageri dira, baina iraganean ka...
2021/03/20
Argazkian kerestuen nagusiak Zamalzaina harrapatzeko agindu dio Pitxuri, nagusia morroiarekin haserretu ostean, laguntzailea behar duelako. Baina Pitxu oker ibiliko da eta Kantiniersa harrapatuko du, eta koskabiloak bilatuko dizkio femeninoa den pertsonaiari.
Pitxu Kantinier...
2021/03/19
Maskaradetan kauteren lana Jaunaren pertza konpontzea da. Lanaren trukean Jaunak sos batzuk pagatuko die. Kauterek orduan dantza berezi bat dantzatuko dute, lehenik buruz buru, makurtuz, alde batera zein bestera, beren txapelak eskuetan (argazkian ageri diren moduan) dituztelarik. Horrek ere bere...
2021/03/12
1992an emazteek soilik egindako Maskaradak direla, interesgarria da Kepa Fernandez de Larrinoak “Mujer, ritual y fiesta” (Pamiela argitaletxea) liburuan aztertutako kontuak. Orduan, Eskiulako 17 eta 40 urte bitarteko emazteek erabaki baitzuten Maskarada egitea.
Azter ditzagun orduan emazt...
2021/03/11
Argazkian 2002ko Eskiulako Anderea, gizon batek antzeztua. Gizonek bakarrik osatutako Maskaradak ziren aspaldidanikoak. Eta memento jakin batetik aurrera poliki gizonek nagusitasuna galduz joan ziren.
Baina nola izan zen prozesua? Topatu dudan informazioarekin hau osatu dut, kontuan hartut...
2021/03/10
Garai zaharretan soilik gizonek antzezten zituzten Maskaradetako pertsonaiak. Ez genuke kontu hain ezezaguna izan behar: antzezpen desberdinak izan arren, oroituko duzunez Shakespeareren garaian emazte rolak ere gizonek soilik egiten zituzten antzerkietan: iragan urrunean emakumeak gizartean zitu...
2021/03/09
1993ko urtarril hartan iritsi ginen lehendabizi Zuberoako lurretara, eta urteak pasa ahala oroimenez gain lagünak dira (hango eta hemengoak) kantian geratu diren bakarrak. Maskaradak estakurua izanik, lagun artean asteburu iragatea zen helburua.
Ia 15 urte horietan lagun asko eto...
2021/03/09
Gaur egun Küküileroek ez dute eginkizun berezirik Maskaradetan eta dantzari gazteenak eta apalenak izanik, Barrikadetan eta denek batera egiten dituzten biribileko plaza-dantzetan besterik ez dute hartzen parte. Dantzari aitzindariak bezala, pertsonaia gorriak dira eta Küküileroak ere, eur...