Aurten 25 urte beteko ditu Hernaniko Dantzari Festak, “ia dena prest genuen, baina atzeratu egin behar izan dugu”, azaldu digu Pepi Arrospide antolatzaileak. Apirilaren 20tik 26rako egitaraua osatua zuten. Azken urteetan aste kulturala antolatzen dute eta asteburuan borobiltzen dute, larunbatea...
Orain bost urte alarma dei bat zabaldu zen ikusentzunezko ondarearen inguruan. Bideoen bizi-iraupena laburra zela ohartuta, dantza talde eta elkarteek 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan egindako bideo grabazioak galtzeko arriskuan egon zitezkeela ohartarazi zuten teknikariek. Horrela, ...
Urte oparoa kolorez bustita hasi genuen, eta udaberriari ondo etorria eman genion kantuz eta dantzaz. Zoritxarrez, baina, mundu mailako pandemia honek eragin digu 50. urteurreneko martxoko ekitaldia bertan behera uztea. Eta, hori gutxi ez eta, guztiok dugun ezjakintasun berberaz gaude; izan ere, ez...
Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko ...
Kresala dantza taldea Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira apirilaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiteko zen estreinaldia, atzeratu egin da ― coronavirusen osasun alarma egoera delata ― ekainaren 22ra. Faustino Aranzabalen dantza zuzendaritzapean eta Enrike Solinis eta Mir...
Pasa den 2019ko urriaren 12an Beasaingo Igartza jauregian, kultur ondare immaterialean adituak, arituak eta interesatuak elkartzeko aukera izan genuen ; esperientziak elkartrukatu eta Euskal Herrian dantza tradizionalaren inguruan egiten ari diren lanen edukiak eguneratzeko helburuarekin.
...
Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen dituen dokumentala egin du Domingo Moreno zinegile aragoitarrak . Euskal Herriko, Aragoiko, Andorrako edota Roussillongo i nauterietako errituak bildu ditu Les Pirinio Masquées (Pirinio maskaratuak) dokumentalea...
Aurtengo Altzürüküko maskaradetako kantiniersetako bat dugu Maider Jauri. Sei urterekin hasi zen dantzan. Lehendabizi aitarekin, dantzaria baita aita ere. Alarma egoera dela maskaradak bertan behera utzi behar izan dituzte. Lehen emanaldian, herrian bertan, elkarrizketatu genuen Jauri, goizeko l...
Lesakan, San Fermin eguneko goizean egiten diren dantza irudiak ikus daitezke 1950eko hamarkadako irudi hauetan. Bandera jaistea, bandera-dantza, segizioko irudiak eta azkenik, nola ez, zubigainekoa ageri dira. Makil-gurutzeak goitik grabatuta daudenez esku-aldaketak ongi ikusteko aukera eskaintzen...
Alarma egoera dela eta aurten Pazko igandean ez da izango Luzaiden bolant egunik. Apirilaren 12an ziren ospatzekoak luzaidarrak urteko ospakizun handienetakoa, baina Luzaideko Bolanten batzordeak bertan behera utzi behar izan du jaia oraingoz. Hori dela eta aurreko urtean Pierre Latasak hartu zitue...
Gaur 100 urte bete dira Jerome Robbins (New York, 1918-1998), Broadway konkistatu eta balleta eraldatu zuen gizona, jaio zela. B roadwayko koreograforik arrakastatsuenetakoa izan zen, bere hainbat lan pantaila handira ere eraman zituzten, ezagunena, West Side Story filma dela esan dezakegu...