dantzan.eus buletina
2026-01-30

Albisteak

Iruñeko erraldoiak

Juan Antonio Urbeltz 2026/01/30

Erraldoiaren egungo iruditeria (gure herri-jaietan hain ohikoa) Erdi Aroko eta Errenazimentuko herri-antzerki grotesko eta barregarriaren oinordeko zuzena (gehiago ala gutxiago) da, bai eta Barroko garaiko gorteetako festa eta balletena ere. Horri gehitu behar zaio jai-eremu katolikotik datorren C...

Gehiago irakurri →

Eibarko kaldereroen kantak euskaraz

Kezka dantza taldea 2026/01/29

2025eko aratusteetan euskaraz kantatu zuten Eibarko kaldereroek lehen aldiz. 1930eko hamarkadan atera ziren kaldereroak lehen aldiz Eibarren , Donostiakoen kantak Eibarrera egokituta. Donostian kaldereroen konpartsa 1884koa da, eta Raimundo Sarriegiren doinuek eta Adolfo Combaren hitzek osatzen du...

Gehiago irakurri →

Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza

Dantzan Ikasi 2026/01/28

Dantza taldeen eguneroko jardunean isilean gertatzen diren errealitateei izena jartzeko eta horiei aurre egiteko tresnak partekatzeko asmoz bildu dira hainbat dantza irakasle Beasaingo Igartza jauregian. Zain elkartearen eskutik, Dantzan Ikasi programaren barruan, “Haur eta nerabeen babesean eta...

Gehiago irakurri →

Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik

Dantzan 2026/01/28

Bizkaiko dantza talde bati zor dio Altsasuk gaur egun bere inauterien eta herriaren sinbolo nagusi diren momotxorroak berpiztea. 1916koak dira Altsasuko inauterien azken testigantzak, eta 1970eko hamarkadara arte herriko zaharrenek bakarrik gordetzen zituzten haien oroitzapenak. Gaur egun kosta egi...

Gehiago irakurri →

6.1 Baltsaren oinarriak

Pausoka dantzan 2026/01/27

  Baltsa, beraz, hiruko konpaseko dantza dugu. XVIII. mende inguruan Europa ekialdean bikoteko dantza gisa sortua, ziztuan hedatu zen kontinente zahar guztian zehar. Bere izena alemanierazko  walzen  —biratzea — aditzetik dator, omen.   Aurretik esan dugun bezala , urratsak hirunaka a...

Gehiago irakurri →

Anarru Egunari buruzko dokumentalaren trailerra (Bakio)

Itxas-Alde Dantza Taldea 2026/01/26

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berrasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek,  Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta. Umetan a...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Ozaze: Maskaradak 2026 gabota

Dantzan 2026/01/29

2026ko maskaradetako lehen agerradian aitzindariek Ozazeko plazan eginiko gabota dantza duzue honakoa. Hamabi aitzindari aritu dira dantzan lehen eguneko saioan. Lehen hiru barrikadak Irurin izan dira eta laugarrena Ozazen; baita arratsaldeko emanaldia ere. Gabota arratsaldeko emanaldian dantzatu...

Ikusi bideoa →

Anarru Egune (2026) Trailerra

Itxas-Alde Dantza Taldea 2026/01/26

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berrasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta. Umetan anar...

Ikusi bideoa →

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen

Dantzan 2016/01/27

Bazenekien joaldunek bi eratara dantzatzen dituztela joareak Ituren, Zubietan eta Aurtitzen? Ituren eta Zubietan joerei kolpe bat eragiten diete pausu bakoitzeko, eta Aurtitzen berriz bi kolpe. Joareak dantzatzeko bi moduak azaltzen dizkigute Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek honako bideo hon...

Ikusi bideoa →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com