dantzan.eus buletina
2026-01-23

Albisteak

Zubieta eta Iturengo joaldunak duela 25 urte

Jonmikel Intsausti 2026/01/23

Argazki bilduma hau 25 urte betetzen ari da egunotan; 2001eko urtarrilaren 29an, astelehenean, lanean jai-eguna hartuta, hartu nuen autoz Zumarragatik Zubietarako bidea, Tolosa, Leitza, Eratsunerako errepidetik barrena, aspaldidanik interesa pizturik zizkidaten joaldunen aurrez aurre ezagutzera...

Gehiago irakurri →

Otsailaren 7an izango dira 2026ko Koko-dantzak

Kezka dantza taldea 2026/01/22

Otsailaren 7an, larunbatez, ospatuko ditugu 2026ko koko-dantzak. Goizean, 9:00etan egingo da lehen agerrialdia Errebalen. Baserrietako koko-eskea Otaola eta Mandiola auzoetan egingo dugu aurten. Arratsaldean Eibarko kaleetan egingo dugun kalejira Eibarko Klub Deportibotik abiatuko da eta erdi-gunek...

Gehiago irakurri →

Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia

Dantzan 2026/01/21

Kaskaroten puska-biltzeak eta maskaradak  hasiak dira, Malerrekako joaldunak eta mozorroak etorriko dira segidan, eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, goiz datoz data nagusiak eta askok Santa Ageda bueltako jaiekin bat egingo dute. Otsailaren 12an izango da O...

Gehiago irakurri →

Ereintza eta Herri Arte Eskolaren arteko emanaldia

Ereintza Dantza Taldea 2026/01/18

Urteroko hitzorduari jarraiki, aurten ere Orereta-Errenteriako Herri Arte Eskolako Euskal Dantzako ikasleekin batera emanaldia eskainiko dugu Urtarrilak 25ean, arratsaldeko 18:30ean Niessen Aretoan. Gonbidapenak, urtarrilak 20an egongo dira eskuragarri helbide honetan:  https://sarrerak.errente...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Ozaze: Maskaradak 2026 barrikada

Dantzan 2026/01/23

2026ko maskaradetako aitzindariek Ozazeko frontoian dantzaturiko barrikadaren zatia duzue irudietan. Igandean, urtarrilak 18, hasi dituzte Zuberoan maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek. Lehen eguneko saioak Irurin eta Ozazen egin dituzte; goizeko lehen hiru barrikadak Irurin (he...

Ikusi bideoa →

Lakuntza: San Saastin 2026 Alkate-dantza

Dantzan 2026/01/22

Alkate-dantza dantzatu dute San Sebastian egunean Lakuntzako kinto eta prekintoek, hau da, aurten 18 eta 17 urte beteko dituzten lakuntzarrek. Guztira 32 gazte atera dira plazara dantzara, Jokin El Marhoum Iruretagoiena eta Gaizka Sagarzazu Ibargoien txistularien laguntzarekin. San Saastian jaiak o...

Ikusi bideoa →

Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta

Dantzan 2026/01/20

Irudi horiek 1976ean grabatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek. Altzai-Altzabeheti-Zunharretako gazteek emandako maskaradak ikusi daitezke. Irudiotan Hauzeko plazan eskaini zuten maskaradetako dantzen eta ofizioen agerraldia ikus daiteke. 1976ko neguan Altzaiko gazteek emandako maskara...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Iruri-Ozaze: Maskaradak 2026 Barrikadak

Dantzan 2026/01/19

Hasi dira 2026ko maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Aurtengo lehen hiru barrikadak Irurin izan dira: Iruriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian; eta laugarrena eta eguneko azkena, Ozazeko frontoian. 35 bat gazte elkartu dituzte lau herriek kargu guztiak osatzeko, eta dantzari nagusiei dagokienez, hamabi aitzindariko talde dotorea plazaratu dute. Sorpresaz, Zalgizeko eta Iruriko gazteek 2014an atera zituzten maskaradetako dantzariak ere agertu dira beltzez jantzita; barrikadetan bi belaunaldietako aitzindariak elkarrekin aritu dira dantzan. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Maskaradak, barrikadak, Iruri-Ozaze, 2026-01-18.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com