dantzan.eus buletina
2026-03-06

Albisteak

Kaskaroten moda berriz etorri da: boladan dira Lapurdiko inauteriak

Pierre Latasa Goya 2026/03/05

Ikusten dugu geroz eta herri gehiago berrartzen ari dela kaskaroten ohitura Lapurdin. Esanen nuke duela 10 bat urte egiten zela herri jakin batzuetan eta gaur egun, berriz, modan ematen dela kasik tradizio hori. Gu ere Begiraleak dantza taldetik horretan saiatu gara.  Donibane eta Ziburu, berri...

Gehiago irakurri →

Oier Araolaza: "dantza-mutilazioak oinarrizko espresio-kanal bat mozten digu eta horrek laguntzen gaitu mutil bihurtzen"

Puntapioa 2026/03/04

Dantzaren balio sozial, emozional eta neurologikoak aldarrikatzen ditu Oier Araolazak mendebaldeko gizartean kirolak hartu duen nagusitasunaren aurrean. Hala, azaldu du Elhuyarrek gazteen osasun mentalari buruz osatu duen  Zurrunbiloa webgunerako egin dioten elkarrizketan . Bere ustez, dantzak ...

Gehiago irakurri →

Ibarra-kaldu Elkartearen 60.urteurrena

Ibarra-kaldu elkartea 2026/03/02

Ibarra-kaldu elkartea 1966an hasi zen bidea urratzen Barakaldoko euskal kulturaren munduan, eta, hori dela eta, 60 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzearren, hainbat jarduera egingo dira, urte osoan zehar, asteburu jakin batzuetan banatuta, honako hauek, hain zuzen ere:  Martxoak 7: Emaku...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Uturri

Dantzan 2026/03/06

Irudi horiek Xiberoako Barkoxe Herrian, Txapela kartielan filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Bi dantzari heldu argertzen dira, hiriko jantziekin beztiturik. Bi horiek ez dira nornahi. XX. mendean, eta batez ere bi mundu gerlen artean, Zuberoan izan diren influentzia handi...

Ikusi bideoa →

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

Dantzan 2026/03/03

Markina-Xemeingo dantzak oinarri hartuta eta Nafarroa Behereko libertimenduen eredutik edanda Dibertimendue kaleratu dute markinarrek otsailaren 28an. Ezpata-dantzan irten dira dantzariak kalez-kale eta atzetik musikari, bertsolari eta kokoxen segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin d...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

Dantzan 2026/03/02

Nafarroa Behereko libertimenduen ereduari tiraka eta herriko dantzak oinarri hartuta Dibertimendue plazaratu dute larunbatean (otsailak 28) Markina-Xemeinen. Ezpata-dantzan abiatu dute Markina-Xemeingo Dibertimendue, eurek Dibertimendue deitua. Dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariek egin dute segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari zaharrek eta gazteek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Jendetza batu zaie bidean eta plazara iristerako herritarrez eta inguruko bisitariez inguratutako plaza hartu dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek; hau da, Abarka antzerki taldeko gazteek. Musikariak eta bertsolariak udaletxe azpian kokatu dira eta denen artean 2 orduko saioa eskaini dute. Eguzki eta euri, inor ezta alde egin plazatik. Txistularien doinura aritu dira dantzariak; ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, zaragi-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte. Kokoxak zirti eta zarta aritu dira herri guztia astintzen eta bertsolariek ere hauspotu dituzte kokoxen esanak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com