dantzan.eus buletina
2025-11-07

Albisteak

Dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia

Duguna - Iruñeko dantzariak 2025/11/06

Heldu den asteko ostiralerako  —azaroak 14 — dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldia antolatu dugu Iruñean.  Sarri erreparatu izan diegu tradizioz heldu zaizkigun dantza sistema eta ohiturei, baina gaude, orain arte ez dela horren ohikoa izan, azken urteotan abiatu diren molde berriko...

Gehiago irakurri →

Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emango dituzte 2026ko maskaradak

Dantzan 2025/11/05

Datozen maskaradak prestatzen hasiak dira Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteak, eta hasiera eta bukaera datak ere finkatu dituzte: urtarrilaren 18tik apirilaren 26ra bitarte izango dira 2026ko maskaradak. Lehenengoan, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azke...

Gehiago irakurri →

Zuberoako ikastolen saskiak 2025

Kezka dantza taldea 2025/11/04

Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da! Urteak daramatzagu Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko gara. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta saskiak Eibarko Klub Deportib...

Gehiago irakurri →

Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak aletzen Sarriegirekin

Dantzan Ikasi 2025/11/04

Gipuzkoako dantza sistema aztertu du Mikel Sarriegik hiru hamarkadatan eta Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburuan jaso; lan hori atalez atal azaldu digu Dantzan Ikasin. Gipuzkoako dantzaren sistema, Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi, Eibar, 2024-...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Barkoxe 2006 Etxekopar eta Keheille Zuberoako dantzakeraz

Dantzan 2025/11/03

Guilcher familiak euskal dantzaz egindako ikerketak eta ondare-bilketak ezagutzera eman eta goraipatzeko jardunaldia ospatu zen 2006ko San Martin egunez Barkoxen. Mone Guilcherek guraso Helene eta Jean-Michel-ek egindako filmaketak erakutsi zituen, eta besteak beste, Mixel Etxekopar eta Patrik Kehe...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Martin Zalakain Tandilen

Dantzan 2025/11/07

Tandilen (Argentina) ospatu den Euskal Aste Nazionalean Martin Zalakain ikuskizuna plazaratu dute Argentina eta Uruguaiko 25 dantza taldek elkarlanean. Argia dantzari taldearen ikuskizun beren egin dute diasporako euskal dantzariek. Horretarako diasporako eta Euskal Herriko dantzariak harremanetan eta elkartrukean ibili dira azken hilabeteetan. Online izan dira harreman gehienak, baina azken astean Argiako dantzari eta musikari taldetxo bat Argentinan izan da azken prestaketekin laguntzeko. Azkenik, azaroaren 1ean plazaratu dute Tandileko Martin Fierro anfiteatroan. Argazkiak: Josu Garate. Martin Zalakain Tandilen, 2025-11-01.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com