Mutil-dantzetan bazterketarik gabe dantzatzeko ohitura gero eta ohikoagoa da, nahiz eta oraindik izaten diren zenbait unetan emakumerik gabeko mutil-dantzak antolatzeko ahaleginak. Baztango plaza gehienetan neskek zein mutilek dantzatzen dituzte mutil-dantzak azken urteetan. Elizondoko jaiet...
Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan.
Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...
Urtero lez, abuztuaren 24an, San Bartolome egunez, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Soka-dantza plazaratu genuen.
Taldeko lau dantzarik meza nagusian Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatuz ekin zioten egunari, ondoren alkatearekin buru soka-dantzari ekiteko. Aurtengoan Amaia Loiolak hartu z...
Beste urte batez Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen uztailaren 19an. Aurtengoa XXXIII. edizioa izan da eta Haritz Euskal Dantzari Taldeaz gain, Sri Lankako Sama Ballet eta Tahitiko Hey Show Tamure dantza taldeak izan genituen ikusgai.
Herrialde bakoitzak tradiziozko beren d...
Amaiur Luluagak eta Ziomara Hormaetxeak beren azken lanak estreinatuko dituzte Dantza Hirian jaialdian. Horiekin batera beste hamahiru dantza-konpainien lanak izango ditugu ikusgai irailaren 13tik 29ra Dantza Hirian jaialdian. Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia, Pasaia, Baiona eta Hondarribia...
Ordiziako Udala eta Euskal Dantzarien Biltzarra EDB rekin elkarlanean, bigarren urtez aurresku txapelketa mixtoa jokatuko da Ordizian. 14 dantzarik hartuko dute:
Alazne Ramos (Lasarte Oria)
Maddi Etxeberria (Asteasu)
Nahia Lopez (Legazpi)
Irati Olaizola (Legazpi)
Maitane...
Sortu berri duten Tuterako soka-dantza dantzatuko du Laya dantza taldeak ostegun honetan 20.30ean Tuterako Plaza Zaharrean. Taldeak Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortu nahi izan du: "Ez dugu ia ezer ezagutzen guregana iritsi diren dantzen egileen inguruan, eta bakarrik azken gara...
Iñaki Serradari Baionako urrezko domina eman diote euskal dantzan eta musikan egindako ibilbideagatik eta ekarpenagatik. Txistulariz eta dantzariz inguratuta omendu dute Serrada; Jean Rene Etxegarai alkateak eta Serrada lehendakari den Orai Bat dantza taldeko kideek egin diote harrera Baionako ...
Serxio Cobos (Santiago, 1973) dantzari eta ikertzaileak Galiziako dantza tradizionalak paperean jasotzeko sistema grafikoa garatu du. Bere lanaren nondik norakoak azaldu ditu Galiziako Telebistako Zigzag Diario saioan egin dioten elkarrizketa honetan. Horrez gain, dantzan ageri da zenbait momentu...
Lantzeko zortzikoa dantzatzen ari da jendetza Frantziako Gennetines herrian jasotako irudi hauetan. Munduko dantzaldien ama edo Le Grand Bal d´Europe dantza jaialdia ospatzen dute urtero Gennetines herritxoan. Dantzatzea gustatzen zaionarentzat paradisua izan daiteke dantza jaialdi hori. Musika ...
Otsagabian ingurutxoa dantzatu dute. Pasa den abuztuaren 31n Orhipean jaialdia ospatu dute Otsagabiko herritarrek. Jai honetan ehun urte atzera egin eta XX. mende hasierako lanbide edota ohiturak irudikatzen dituzte. Otsagabiko herritarrak orduko bizimoduan murgiltzen dira egun osoan zeha...
Ballet Biarritzeko dantzariak Biarritzeko hondartzan dantzan ikus ditzakegu irudi hauetan. Ozeanoaren mundu mailako eguna ospatzeko asmoz, Asteroidea performance artistikoa aurkeztu du Ballet Biarritzek, Surfrider Foundation Europe ONGarekin eta Sam Dougados artista plastikoa elkarlanean. Dantza et...
Julio eta Pio Caro Baroja anaiek zuzendu zuten 1971. urtean "Navarra: las cuatro estaciones" izeneko dokumentala. Nafarroako hainbat ohitura eta tradizio bildu zituzten bertan, tartean Otsagabiko dantzak. Pasarte honetan garai hartako dan tzariak agertzen dira dantzan . Irailaren 8...