dantzan.eus buletina
2026-03-13

Albisteak

Ukatu zitzaien espazioa dantzan hartu dute Aretxabaletako emakumeek

Idoia Lahidalga Baglietto 2026/03/13

1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko.  “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977);  Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istori...

Gehiago irakurri →

San Blaseko soka-dantzarekin esnatu da hartza, heldu da inauteria

Duguna - Iruñeko dantzariak 2026/03/13

Otsail hastapeneko egunak egun iragarleak dira: Kandelario, San Blas, Santa Ageda... Argia eta udaberria berehala etorriko ote diren edo ez ebazten da egun horietan. Aurtengoan berriz ere hartza atera dugu karrikara gure soka-dantzaren aitzinean iragarpena egin diezagun. Bere lozorrotik bixi ernatu...

Gehiago irakurri →

Beti Jai Alai Bizkaiko emakume hautetsien X. ezohiko batzarrean

BETI JAI ALAI 2026/03/12

Aurten, martxoaren 8ko ospakizuna dela eta, Gernikako Juntetxeak, Eudelekin eta Emakunderekin batera, Bizkaiko Emakume Hautetsien Ezohiko Batzarra antolatu duen hamargarren edizioa izan da. Asanblada honetan, sentsibilitate politiko guztietako emakumeek bat egin dute gizarte berdinzaleagoa eskatzek...

Gehiago irakurri →

Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan

Dantzan 2026/03/11

Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan ; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko. Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA Argiaren mendeurrena, Dono...

Gehiago irakurri →

Bideoak

Zumatzeko maskaradak: Joana Hoki eta Maider Larrori

Dantzan 2026/03/10

Aurtengo maskaradetako lehen egunean aurreko belaunaldiko dantzari taldeak egin zieten harrera sorpresaz aurtengo maskarada taldeari; tartean ziren Joana Hoki eta Maider Larrori. 2014ko maskaradetan beraiek izan ziren protagonistak: Hoki kautera rolean aritu zen eta Larrori gatuzain. Dantzan 7-8 ur...

Ikusi bideoa →

Aretxabaleta 2026: Aurten gu be kintta

Dantzan 2026/03/10

1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko.  “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977);  Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) isto...

Ikusi bideoa →

M8 2026 Emakumeak irradakan

Dantzan 2026/03/09

Martxoaren 8a emakumeek irradakan ospatu dute; eskuetatik heldu eta borobilean elkarrekin dantzan eta kantuan. Barakaldo, Mungia, Zizurkil eta Andoainen Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta manifestazioekin batera emakumeek eskuz esku plazak hartu dituzte dantzan. Irradakak ...

Ikusi bideoa →

Argazkiak

Aretxabaleta 2026 Aurten gu be kintta!

Dantzan 2026/03/09

Garai batean kintoen jaiak ospatzeko aukerarik izan ez zuten Aretxabaletako hainbat emakumek aurreskua plazaratu dute martxoaren 7an. 18-19 urteko aretxabaletarrek Santa Ageda egunean eta inauteri igandera arteko igande guztietan aurreskua ateratzeko ohitura dute; luzaroan, ordea, gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten; 2005era arte emakumeek ez zuten aukerarik izan. Horrela, aurten hainbat emakume elkartu eta “Aurten gu be kintta!” ekimena antolatu dute. Egun osoko egitaraua osatu dute eta arratsaldean aurreskua atera dute sokan, eta parte-hartzailek banan-banan dantzatu dira. Zegokiena baino urte batzuk beranduago izan bada ere, azkenean, plazan izan dute beren lekua. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Aurten gu be kintta!, Aretxabaleta, 2026-03-07.

Gehiago irakurri →

Hemeroteka




dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com