Kaixo! Berrogeialdia arintzeko eta alaitzeko, martxoaren 17tik aurrera eta egunero jota edo arin-arineko pauso bat irakastea bururatu zaigu Itxas Argia Dantza Taldeko lagunoi: #NikEtxeanDantzatukoDut ekimena. Jarrai gaitzazue gure sare-sozialetan eta has zaitezte gorputza astintzen!
INST...
Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko mudika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarreki...
Inoiz plazan dantzatu ez bazuen ere, dantzari-dantza eta erregelak bikain zekizkien eta zenbait iurretarri irakasten jardun zen Miren Bikandi dantza-maistra hil da 87 urterekin. Sasoi bateko dantzariek erregelak ikasteko orduan ere giltzarria izan zen bera. Bere aita Juan Bikandi Iurretako da...
Kattalin Ezkerrak, Baztandarrak dantza taldeko kideak egin digu gaurko #EutsiDantzan atalerako proposamena: hiru puntukoa, billantzikoa eta xalo-dantza. Mutil-dantzak dira dantza-jauziek Baztanen hartzen duten forma eta badituzte hainbat berezitasun. Kattalinek horiek azaldu dizkigu hasteko eta ond...
Zazpi-jauziak zazpi modu desberdinetan dantza egiteko erronka proposatzen digu Jon Iruretagoienak gaurko Eutsi Dantzan atalean. Erdizka urratsa dantzatzeko hainbat aldaera erakutsi eta eskaini dizkigu Maritzuli konpainiako dantza-maisuak. Horretarako zazpi-jauziak dantza erabili du eta buelta bak...
Maialen Araolaza fisioterapeutak dantzan aritzeko gorputz ariketa batzuk eskaini dizkigu. Lehen saio labur honetan zehazki hanketako ―trizeps surala bereziki― indarra mantentzeko proposamena egin digu. Indarraren entrenamendua ―eta ez luzaketena― garrantzitsua da dantzaren errendimendurak...
Ihitz Iriart kantariak eta dantzariak Jondane Johaneren branlea ikasteko proposamena luzatu du; Zuberoatik Euskal Herri osora zabal dezagun dantza hau. Mixel Etxekoparrek sortutako branle hau ekainaren 23an dantzatu eta kantatu ohi dute Zuberoako mendietan piztutako suen bueltan. Tontor batetik bes...
Gari Otamendik arin-arina dantzatzen jarriko gaitu gaur, etxetik etxerako eutsi dantzan proposamen sorta honetan. Arrabita jo, dantzan egin eta besteok dantzan jarri, dena batera, biko konpasa modu errazean dantzatzeko aukera eskaintzen digu. Eutsi dantzan, arin-arina, Gari Otamendi, 2020-03-16.
...
Oraingoan zortzikoa dantzatzeko gonbidapena egin digu Aritz Ibañezek etxetik. Kalera, plazara edo dantza-gelara ateratzeko aukerarik ez izan arren, nork bere etxean dantzan aritzeko, Maurizio Elizalderen doinura, Lantzeko zein Baztango maneran zortzikoa dantzatzeko proposamena eskaini digu Duguna ...
Etxean dantzan aritzeko beste proposamen bat, Patxi Labordaren eskutik mazurka erritmora egindako soka-dantza bat. Thiery Biscary "Manez"en 100 alargunen dantza kantarentzat Patxi Labordak prestatuko dantza da hau. Dantza entsegu, ikastaro eta saioan etenda diren uneotan, etxean ere dantzan jar...