Urtero bezala Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urteko lehen hilabetetarako dantza ikastaro, emanaldi eta kontzertu zikloa prestatu du aurten ere.
Lehen kontzerturako Galeseko iparraldetik etorri den Gwilym izanen dugu, Elidyr ondoan izanen duela.
Gwilym Bowen Rhys Galesko ipar mendebaldeko...
Elorrion, Argiñetako kofradia jaietan, emakumeek dantzatzen zuten aurreskua. Abuztuaren lehenengo igandeari dagokion asteburuan ospatzen ditu festak Argiñetako kofradiak. Ostiralean hasi ohi dira festak, afari eta erromeriarekin, eta larunbat eta igandez ere izaten dira jatorduak eta erromeriak. ...
Momotxorroak protagonista nagusi dituen Altsasuko inauterien berreskuratzea nola egin zen azaltzeko dokumentala prestatzen ari da Andra Mari dantza taldea , eta horrekin batera, hitzaldi bat antolatu dute Galdakaon otsailaren 14rako. Lau hamarkada pasa dira Galdakaoko dantza taldeko kideak Altsasu...
Jon Vallejo (Donostia, 1985) ballet dantzariak Benois de la Danse sarietarako izendapena jaso du. Dantza munduko sari garrantzitsuena da; zineko Oscarrarekin parekatzen da.
Dresdeko (Alemania) Semperoper balleteko lehen dantzaria da Jon Vallejo . Saria irabaztera iritsiko ez balitz ere, ...
Euskal Herrian oso edo erabat galduta dugun dantzaldi-moldea eman zigun berriz ere Joan Frances Tisnerrek urtarrilaren 26an Oiartzunen eta Elgetan. Bi aldetatik nabarmenduko dugu: dantzarion aldetik, dantzan abestea, edo abesten dantzatzea, "gidariak esaldia - dantzariok errepika" formula zaharrean...
Altzürüküko maskaradetako lehenengo emanaldiko braletik jaustia dugu irudietan. Aitzindari bakoitza bata bestearen atzetik irten eta banaka dantzatu du eta ondoren denak batera eman dituzte azken puntuak. Dantza hau izan ohi da aitzindarientzat erronka handiena, une horretan erakusten ditu dan...
Santa Ageda egunetik inauterietako igandera arte, Aretxabaletako Santa Ageda neskek eta mutilek aurreskua dantzatuko dute igandero. Otsailaren 4an baserriz baserri eskean ibili dira eta 5ean herrian zehar. Iluntzeko 19:00etan plazan elkartu eta lehen aurreskua dantzatu dute. Aretxabaletan izan ga...
Santa Agedaren ospakizunek inauteriekin bat egiten dute Kuartangon. Arabako bailara honetan otsailaren 8an ospatu da 2020 urtean Ageda Deuna, eta kantu eta makilekin batera inauterietako larru, joare eta mozorroak ageri dira Zuhatzun. Horien artean da Hartza, hezitzaileak katez lotuta daramana eta ...
Hasi dira 2020ko maskaradak. Irudietan duzuen barrikadarekin abiatu dituzte Altzürüküko gazteek aurtengo maskaradak. Gorrien eta beltzen barrikada-haustea jaso dugu . Hogeita hamar arizaletik gora elkartu dira aurtengo maskaradak prestatzeko eta otsailaren 9an hasita apirilaren 26ra arte hamabi...
Altzürüküko gazteek herrian bertan hasi dituzte aurtengo maskaradak. Goizean sei barrikada hauste egin dituzte eta bazkal ondoren frontoiko saioan aitzindarien dantzak eta ohiko ofizioak izan dira. Otsailaren 9tik apirilaren 26ra arte Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Altzürüküko arizaleek. Argazkiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Altzürüküko maskaradak, 2020-02-09.