Soka-dantzak gure jai, ospakizun eta protokoloen oinarrizko dantza zirenak, bakarkako aurresku erakustaldiek ordezkatuta gutxitu badira ere, badirudi azken hamarkadan berriz ere plazetara itzultzen ari direla. Soka-dantzaren tradizioaz, egituraz, kontestuaz eta ezkutatzen duen sinbolismoaz aritzeko...
Aurtengo Durangoko San Fausto jaietan 20 urte beteko dira platillu-soinua dantza berreskuratu zutela. Igande honetan eguerdiko 12:30ean artopilak banatuko dituzte Udaletxeko Plazan eta ondoren Durangoko dantzak emango dituzte dantzariek. Juan Antonio Aroma Durangoko Kriskitin dantza taldeko kideak ...
Dantza, festa eta kultur ondareari buruzko jardunaldia antolatu dute Zatak, Dantzan eta Soinuenea elkarteek urriaren 12an Beasainen. Emilio Xabier Dueñas Zatak elkarteko lehendakaria eta jardunaldiko hizlarietako bat dugu; larunbat honetan Igartza Jauregian jasoko dugunaren aurrerapentxoa eskatu...
Guztira hamalau ezpata-dantzari taldek dantzatuko dute Iurretako plazan, hamabostgarren talde bat ere izango da desfilean, 85-90 urteko dantzariek osatutakoa. Ezpata-dantzariek dantzari-dantzako agintariena, zortzinangoa, ezpata-txikiena, banangoa eta txotxongilo dantzatuko dituzte. Ondoren, gorula...
Oin puntetan bizi da Itziar Mendizabal (Hondarribia, Gipuzkoa, 1981) lau urte zituenetik. Ballet klasikoa ikasten hasi zen Hondarribian eta hamalau urterekin Madrilera joan zen dantzara; hamasei urterako profesional gisa ari zen. Europako hainbat konpainiatan dantzatu ondoren, egun Royal Balleteko ...
Dantzaren, Arte Dramatikoaren, Hezkuntzaren eta Ikerketaren inguruan elkarrizketa espazioa sortzeko helburuz, egun osoko topaketak antolatu ditu Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak . Urriaren 19an Arte Eszenikoen inguruko esperientziak, gogoetak edota kezkak elkarbanatuko dira Bilboko ...
Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duten musikariz eta dantza maisuz osatutako AIKO Taldea kolektiboak euskal kulturaren onenaz gozatzera gonbidatzen zaitu hilabete honetan, dantza egiten ikasiz. Urri osoan, AIKOk bere klaseetako ateak irekiko ditu, dantza tradizionalaz zuzen...
Soka-dantzarekin hasi dute Euskaltzaindiaren mendeurrenaren amaierako ekitaldia. Euskaltzaindiak 1919ko urriaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuen lehenengo osoko bilkura. Hasierako batzarra gogoan, leku berean bukatu dituzte mendeurreneko ospakizunak. Pasa den larunbatean eguerdiko 12:00etan...
1967. urteko Korpusetan Oñatiko plazan dantzatu zuten aurreskuaren irudiak ditugu bideo honetan; Jaime Albillos Goizaldi dantza taldeko sortzaileetakoak grabatuak. Aurresku lanetan sokaren lehen postuan Felix Errasti ari da dantzan, aurreskuari jarraituz Jose Antonio Sologaistoa, Migel Angel Iraol...
Orain 90 urte Pospisilek Lekarozen egindako filmazioei begira, Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatzen ageri diren gaztetxoen hasierako pausoak Lesakako zubi-gainekoa ekarri dio gogora Aritzi Ibañezi. Bi irudiak elkarren ondoan jartzeko eskatu dio Eire Vilari eta hemen emaitza. Lesakako urratsa neurri...
San Migel egunean aurreskuak dantzatu dituzte Markina-Xemeingo Arretxinagako plazan. Xemeingo jaietako egun handian bi aldiz dantzatu ohi dute soka-dantza Zerutxu dantza taldeko dantzariek. Lehenengoa eguerdian, ezpata-dantzaren ondoren eta bigarrena gauean mahai-gaineko dantzatu eta jarraian. Egue...
Xoxuaine, Zozuarena, Zozoarena... Baztango mutil-dantza honek generoko beste dantza batzuetan ohikoa den egitura du: bi puntu egitura, txandaka egiten direnak, eta eskilaran gora eta behera eginez, bostera igo eta jaitsi, bakoitietan egitura bat eta bikoitietan beste bat dantzatuz. Dantzarako erab...