Bihar bertan, azaroaren 6an, ikuskizun berria estreinatuko dute Olaeta Balletek Bilboko Arriaga Antzokian. Kepa Junkera eta Juan Carlos Perezen musika, Jone Goirizelaia eta Asier Zabaletaren koreografiak eta Kirmen Uriberen gidoia ditu besteak beste ikuskizun berriak. Bi zati izango ditu emanaldiak...
Derrigorrezko hezkuntzan musika, dantza eta antzerkia beharrezko ikasgaiak izateko proposamena onartu du Brasilgo Legebiltzarrak. Orain arte musika derrigorrezkoa zen, eta orain dantza eta antzerkia ikastea derrigorrezko ezarriko du Brasilgo gobernuak.
Alessandro Molon-ek, Langileen Alderdi...
Dantzabiz Bizkaiko Dantza Etxetik, atseginez, antolatzen dugun Dantza Tradizionaleko kurtsora gonbidatu nahi zaitugu. Tailerrean izena emateko epea zabalik dago eta honek maila bi izango ditu: ertaina eta aurreratua. Maila bakoitzean 25 plaza egongo dira eta inskripzio-orrien sarrera-erregistroko...
Datorren larunbatean, azaroak 7an, Bizkaian Emakumeak Dantzariren ekitaldia ospatuko dugu arratsaldeko 6etan, Durangoko Andramarilo elizpean.
Aurtengoa, 3. edizioa izango da eta talde hauek hartuko dute parte: Tronperri (Durango), Txoritxu Alai (Durango), Iluntze (Matiena), Andra Mari (Mañari...
Iaz etxekoekin egindako proposamenak, " Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! " formulak, aurten zabalkunde handiagoa hartu du. Eibarko Mogel Ikastolaren guraso elkartearen bidez ikastolako guraso eta irakasleei zabaldu genien proposamena. Bi ideia zehatz zeuden proposamenean: koko...
60 urtetik gora zituela, Antioko ezpata-dantzan dantzatu eta desafioan, bera baino dantzari gazteagoaren aurrean onenak emanda, ondoezak eman eta handik gutxira hil omen zen Jose Antonio Olano dantza-maisua.
Zumarragan, uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, Antioko ermitan dantzatzen den ez...
Monteagudoko paloteadoko arcos eta palos modorros dantzak ikusi daitezke irudi hauetan. Urriaren 11an Fustiñanan egin zen Erriberako paloteadoen topaketan parte hartu zuten Monteagudoko dantzariek beste bost herritako dantzariekin batera. Bakoitzak bere herriko paloteadoko zenbait dantza eta pasar...
Irudi ikusgarriak uzten ditu Sufien Dhikr erritualak. Modu hipnotikoan, jainkoaren izena behin eta berriro errepikatuz egiten duten otoitz eginkizun honen irudiak aurretik ere jarri genituen, baina oraingoan, kalitate hobean egoteaz gain, erritual osoa ikus daiteke ordu bat eta hogei minutuko bideo...
Hona hemen Maruja Piñeiro eta Manuel Requejo "Viola" sanabriarrak Habas verdes izeneko dantza egiten. 1985ean Zamorako Sanabria eskualdean hartutako irudiak dira hauek. Gaztelan ohikoak diren Baile de rueda, edo ingurutxo tankerako dantzen amaieran egiten dira Habas Verdes izenekoak. Edelio Gonza...
Abadiñon, San Trokazetan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte Talde Batuak-eko dantzariek. Irudiotan Durangaldeko dantzen sortako lehen dantza, agintariena ikus daiteke. Abadiño: San Trokaz, agintariena. Irudiak: Eire Vila. Abadiño, 2015-05-15. ...
Murchanteko dantzariek herriko paloteadoko zenbait pasarte eskaini zituzten urriaren 11an Fustiñanan ospatu zen Erriberako ploteadoen topaketan. Irudiotan yendome yo eta trenzado dantzak ikusi daitezke baina baita Rabadanak eta Mayoralak errezitatutako bertso errimatuak ere. Herri bakoitzean, palo...