Dokumentuaren akzioak
Dantza eta antzerkia derrigorrezko ikasgai izateko proposamena egin dute Brasilen
Derrigorrezko hezkuntzan musika, dantza eta antzerkia beharrezko ikasgaiak izateko proposamena onartu du Brasilgo Legebiltzarrak. Orain arte musika derrigorrezkoa zen, eta orain dantza eta antzerkia ikastea derrigorrezko ezarriko du Brasilgo gobernuak.
Alessandro Molon-ek, Langileen Alderdik diputatuak prestatu eta aurkeztu du proposamena. Bere esanetan "lengoaia artistiko hauen heziketa bultzatzeak norbanakoaren garapen pertsonalean eta nazio kulturaren babesean laguntzen du". Orain senatura bideratuko da lege proposamena bertan eztabaidatu eta azken erabakia har dadin.
Informazioa: Câmara aprova dança e teatro como disciplinas obrigatórias da educação básica (Carama dos Deputados)
Dokumentuaren akzioak