Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “DanZ” edo dantzaren espazioa, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

“DanZ” edo dantzaren espazioa, Iruñean

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/11/02
Lotura
Nontzeberri

Aste honetan hasita (azaroak 5) eta hilabete osoan (26ra bitartean), Iruñeako Iturramako Civivoxa dantzaz beterik ikusiko duzue. Bost ikuskizun, ikastaro bat eta erakusketa bat programatu dira guztira.

Lehen egunean, azaroak 5, 20:00etan, Atena Fundazioa arte-konpainiak Despertando el ayer izeneko obra eskainiko du. Bertan, artea desagertu zaion herri baten istorioa kontatzen da.  Azaroaren 8an, Karlik Dantza Teatro taldeak El Chef Chop Chop y el tik tak de Fidelia oholtzaratuko du. Zentzumenak elikatzeko ikuskizun tekno-emozionala da, emozioa sortzekoa. Valentziatik, Qualsevol taldeak La Coja dansa eskainiko du azaroaren 19an. Etxetik alde egiten duen jendearen drama dakar lan honek. Etorkizunaren bila doaz, baina bidea etorkizun hori eragotzi nahi dien jendez beterik aurkitzen da.
Azkenik, azaroaren 26an, Nafarroako Dínamo Danza taldeak Luces y sombras & Dynamo egingo du. Bi lan dena batera; dantza garaikideko ikuskizuna gazteentzat eta helduentzat.

Ikuskizunez gain, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Dantza Inklusiboko Lantegia programatu da Becky Siegel irakaslearekin. Bertan norberaren gorputza topatzeko eta besteekin konektatzeko espazio bat sortu nahi da, dantzaren artean hasteko saio bat.
Eta DanZ irudietan erakusketa, non DanZ zikloaren sei edizioetako argazkirik adierazgarrienen bilduma ikusgarria eskaintzen den.

“DanZ” edo dantzaren espazioa, Iruñean

Dokumentuaren akzioak