Bizkaian Emakumeak Dantzari jaia egingo dute zapatuan, Andra Marin

Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta, Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia ospatuko dute zapatuan, 18:00etatik aurrera Andra Mari elizpean. Talde antolatzaileez gain, Abadiñoko Iluntze, Mañariko Andra Mari eta Sestao eta Algortako dantzariak izango dira.
Hedabidea
Anboto
Lekua
Durango
Mota
Albistea
Data
Lotura
Anboto

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldiaren helburua nesken dantzetako transmisioa ez etetea da: "Nesken dantzei merezi duten garrantzia ematea da, zeren gehienak ez dira dantzatzen Bizkaiako Dantzari Egunean eta galtzeko arrisku larrian ikusten ditugu arrazoi horregatik".