Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren II. Galak etorkizun handiko dantzari gazteak bilduko ditu Euskaldunan

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren II. Galak etorkizun handiko dantzari gazteak bilduko ditu Euskaldunan

'Izena duena izana du' izenburuko bi ekitaldiko balleta abenduaren 22an ospatuko da

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/11/04
Lotura
El Correo

Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunen Dantzaren Galaren bigarren edizioa abenduaren 22an ospatuko da. 'Izena duena izana du' izenburuko bi ekitaldiko balleta Euskalduna Jauregian ikusi ahal izango da. Ekitaldiko protagonistak foru erakundearen diru laguntzarekin ospe handiko hainbat trebakuntza zentrotan ikasten ari diren etorkizun handiko gazteak dira. Ekitaldiko gidoia Toti Martínez de Lezea idazleak sortu du.

Nerea Barrondo, Mikel del Valle, Maitane Goikolea, Marina Goitia, Jone Martínez, Almudena Pérez, Inés Pérez eta Clara Yue Bañuelos dantzariak eta gonbidatu gisa arituko diren Lucia Lacarra eta Marlon Dino izarrak izango dira eszenatoki gainean. Mario Jimenez eszenografia eta proiekzioaren arduraduna izango da.

Dantzaren II. Gala Handiko sarrerak 12 eta 25 euro bitarteko prezioan daude salgai eta Euskalduna Jauregiko txarteldegian bertan eta Interneten bidez (Kutxabank) erosi daitezke.

Dokumentuaren akzioak