Dokumentuaren akzioak
25 kanta eder (Dantza-koplak)
- Egilea
- Gorane Intxaurraga eta Kalzakorta
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Labayru Ikastegia
- Data
- 2015/11/02
Labayru Ikastegiak Javier Kalzakortaren Dantza-kopla zaharrak liburutik 25 kopla sorta aukeratuta argitaratutako liburuxka da honakoa. 2007an argitaratu zuen Labayru ikastegiak Kalzakortak idatzitako liburua eta bertan XIX. mendeko euskal koplagintza zaharraren nondik norakoak azaldu eta koplak jasotzen zituen. Oraingoan aurkezten den liburuxkan horien hautapen bat plazaratzen da, Gorane Intxaurraga eta Kalzakortak hitzaurrekoak adierazten dutenez dauden kopladi guztietatik "gitxienez txortatxu bat hartuta".
Honela Euskal Herriko zenbait txokotako koplak jasotzen ditu liburuak; Amoroto, Markina, Eibar, Irun edo Zeanurikoak kasu. Jasotzen diren 25 koplek erreferentziazko 4 eranskin dituzte liburuxkaren amaieran. Hauek soinuarekin jotzeko partiturak dira, hitzaurrean adierazten denez, doinu ezberdin askorekin abestutako koplak izanik, ez baitaude doinu bakarrera lotuta. Aita San Antonio eta Josepantoni kolore gorri koplak, ordea, hauek abesteko gehien erabili izan den doinuari lotuta ageri dira.
Aurkibidea:
Berbaurrekoa: Gorane Intxaurraga eta Jabier Kalzakorta
Dantza-koplak:
- Aguztuen lehenengoan (Amoroto)
- Aitak errue dauko (Fruiz)
- Aita San Antonio (Markina)
- Altuan Arantzazu (Arantzazu)
- Ama zeuriak neuri ( Ondarroa eta Lekeitio)
- Artajorrara noa (Ereño)
- Baratzeko pikuak (Arantzazu)
- Domingo da domeka (Zeberio)
- Eibarko neskatilak (Eibar)
- Eperrak kantatzen du (Nafarroa)
- Ezkondu nintzenean (Mañaria)
- Gora-gora begitu (Zeanuri)
- Hasiko naz hasitera (Zeanuri)
- Izen itsusia da (Irun)
- Josepantoni kolore gorri (Mañaria)
- Lapikotxo txurian (Ataun)
- Laztanen portalian (Artea)
- Mahatsak orria zabal (Mañaria)
- Mendi altuen edurre (Zeberio)
- Mendirik mendi lainuak (Arantzazu)
- Oletan ei dagoz
- Oraingo neskatilen (Gernika)
- Txikitxu polit majoa (Galdakao)
- Urkiola ganeko (Gernika)
- Utzi Lekunberri (Nafarroa)
1. Eranskina (partitura)
2. Eranskina (partitura)
3. Eranskina (partitura)
4. Eranskina (partitura)
Fitxa
- Edizioa: Labayru Ikastegia.
- Fotokonposizioa: Ikur, S.A.
- Silutegia: Baster, S.L.L
- Lege gordailua: BI-3520-08
- IBSN : 978-84-86833-99-2
25 kanta eder (Dantza-koplak)
Labayru Ikastegia
Bilbo, 2008
Dokumentuaren akzioak